BILLABONG PRO MUNDAKA BEROTZEN

zurrunbi 1456154105701 Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea | 2008-09-29 09:29
10

Adrian Buchan-ek Hossegorren bere lehen WCT garaipena lortu ondoren eta Mick eta Taj-en kaleraketa goiztiarren ondorioz, Kellyk bederatzigarren titulua poltsikoan dauka. Hirugarren txada pasatzearakin nahikoa du, eta naiz eta ez lortu, Taj edo Mick-ek txapelketa irabaztea behar dute. Beraz, ia zihur aurten Mundakan ikusiko dugula Kelly berriz ere historia egiten eta Munduko txapeldunaren kopa altxatzen.

Aurreko ostiralean batzuekin komentatu bezala, Mundakarako prebisioa berotzen ari da. Ostiral honetarako swell bat dator eta hurrengo asterako beste bat, Caribe inguruan dabilen ekaitz tropikal (kyle) baten ondorioz.

Irudi hontan ikusten dezuten bezala, asteazkenetik ufadaka eukiko degu borraska bat eta ostegun arratsaldean edo ostiral goizean swell handi xamar bat bidaliko digu. Swell hau, ipar-haize indartsuarekin iristea espero da.

Ostegun arratsalderako prebisioa

Garrantzitsuena hurrengo asterako etor daiteke. Caribe inguruan Kyle ekaitz tropikala dabil bueltaka eta beste ekaitz tropikal bat sortzeko aukera handiak daude:

Momentu honta, bi borraska eder hauek, Azore inguruko antizikloi baten ondorioz blokeatuta daude

Baina 500mb-etako mapak begiratuta, ikusi daiteke nola bi borraska hauek piskat goraka joandakoan, ezker-eskuin dijoan haize korrontean sartuko direla eta guregana iritsiko direla biak bilduta eta indartzen

Hona hemen hurrengo ostiraleko isobaren prebisioa. Ederra!!!

Argi ibiliko gara prebisioekin, baina behintzat ostiral hontarako olatuak egongo direla dirudi, naiz eta haize eskaxa egon. Ostegunean itsasoa igotzen hasiko da eta baliteke azken ordurako bi metro inguruko olatuak iristea. Ostiralean berriz, 2-3 metro inguruko olatuak egon daitezke.

PAtxi

PAtxi 2008-09-29 11:07 #1

Kyle kelly, dana bere alde dago ezta?

ordua zuan Pepi, denbora dexente horrelako sweel iragarpenak eman gabe, ederto!!!!

Ea aste hontan gelditzen gean ta argazkiak erakusten dizkizudan ta bideotxo batzuk grabatzen dizkidazun ;)

pepi

pepi 2008-09-29 11:13 #2

Aurreko ostiralian arazuak euki nitun computerrakin.

Osti!!! los vidios, egun hartan laga genun bezela dago asuntua!! ingo deu zeoze aste hontan.

pepi

pepi 2008-09-29 14:10 #3

eeeyyyhh! ematen du alp-koak zurrunbiloko prebisioa irakurtzen dutela...

PAtxi

PAtxi 2008-09-30 09:32 #4

Zergatik esaten duk hori Pepi, begiratu diat ahuen orria ta ez dot ikuusten ezer........ gaur era suspendido el Billabong Pro Sopel Beach, ea bihar....
P.D: Kepari gertatzen zaiona da farra oso gustoko duela ta...... askotan bere lagun Urze birras-ekin ta Kare monster-ekin ba... burua galtzen dutela, pentsatzen zuten Pekingo olimpiadetan zeundela, "salto de pretils"

pepi

pepi 2008-09-30 11:47 #5

de koña zan, beraien prebisioa eta geurea berdina delako. sin más. Noiz ikusi behar ditugu esas pictures!!

PAtxi

PAtxi 2008-09-30 12:03 #6

ea gaur erosten doten un lapiz de memori ta aste hontan, te llamo.....olatuak bideannnnnnnnnn

langile berriz

langile berriz 2008-09-30 14:05 #7

bueno olatuak astebukaeran ezta? GUERRA!!!!
Pepi ia galiza kalidadeko fotuak jartzen dituzun.A!!eta animo Papiño!!

PAtxi

PAtxi 2008-09-30 16:05 #8

Papiño¿?¿?¿ nor izan behar da papiñooooo?

PAtxi

PAtxi 2008-09-30 16:14 #9

Kelly ren omenez, ea gustoko duzuten, pake digan q en el caribe no hay olassssssss

http://es.youtube.com/watch?v=rjCPHFAmLJM&feature=related

kepapa

kepapa 2008-09-30 20:11 #10

Lasai patxi, laaaasaii, papiño ni naiz da. Eiii menudas waves en barbados!!! Eta behean agertzen diren the Wedge-ko bideoak, que jarto, jada ahaztuta neukan olatu ori existitzen zela... Ea sortea dezuen da olatu onak sartzen diren...

Utzi iruzkina: