BADATOR!!! BADATOR!!! 2

zurrunbi 1456154105701 Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea | 2007-05-10 10:47

Bueno, borraskatxoa hor dabil lanean, gira ta buelta. Gaur ere olatutxoak daude Deban, eta goizean goiz oso itxura polita zeukan hondartzak

Aste amaiera hontarako prebisioa polita da

Debatik kanpo metro on bat topatuko dezute gaur eta bixar 1.5-2 metro inguru. Larunbatean jeitsi egingo da itsasoa piskat, 1-1.5 metro, baina arratsaldean igoera hasiko da. Igande goizean 2-3 metro egon al dira hor zehar, suerte piskatekin sorgin ere bainutxo bat egon laike, baina itsasoa oso mendebaldetik dator, beraz ez dakit zihur.

Deban ordea, gaur 0.5 polit bat disfrutatu ahal izango degu eta bihar zehozer gehixo, metro bat inguru eta arratsaldean piskat jeisten hasiko da (0.5-era berriz) larunbat arratsalderarte. Orduan itsasoa berriz igotzen hasiko da eta igandean 1.5 metro potente egotea espero det.

Haizea gure alde egongo da iganderarte arratsalderarte, baina baliteke larunbat arratsaldean ipar-ekialdeak jotzea, baina igande goizean hegoa egongo da berriz. Igande arratsaldean ipar haizea egongo dela dirudi.

Bueno, hor ikusiko gera arratsaldian. Ze moduzko olatuak atzo?


Utzi iruzkina: