KATXOPONDEO

zurrunbi 1456154105701 Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea | 2007-05-16 15:09

Teahupoo-ko ("Txopo" irakurtzen da) txapelketa jarraitu duzuenok jakingo duzue itxarote denbora luzatu egin dutela eta gaur bukatzen dela. ASP-ko historian bigarren aldiz gertatzen da hau. Ni, alde batetik erabaki honekin guztiz ados nago, WCT tour-ak munduko surfali honenak munduko olatu honenetara eramaten ditu eta horretarako dituzte itxarote denbora luzeak, kondizio honetan surfa egiteko. Pena bat da, Teahupoo bezalako toki batean, 35 minutuko manga baten, metro bateko bi olatu bakarrik sartzea, hori ez da ez teahupoo eta ez ezer. Baina galdera da... zergatik ez ostegunerarte luzatu eta laugarren ronda ere olatu bikainekin egin? Astelehenean, igandeko olatu berdinak baldin bazeuden, zergatik ez txapelketa bukatu? Espektakuluaren aldeko erabakia izan da? edo espekulazioaren aldekoa? Argi dago Billabong eta Globe-ko riderrak guztiz benefiziatuta irtetzen direla, baina ze gertatzen da Jeremy-rekin, Mick-ekin... ez det uste 3m -ko Teahupoo batek alde egingo dienik. Bueno, behintzat gaur arratsaldean show-a edukiko degu 7-etatik aurrera.

ASP, Billabong eta Partaideen arteko bilera.

K raro? Zergatik enfokatzen dituzte Cory eta Andy? Nik pentsatzen dudana pentsatuko al du argazkilariak? edo bilerako aurpegi alai bakarrak ziren?

Luke Egan (Txapelketa zuzendaria) atzerapenaren notizia ematen


Utzi iruzkina: