Asanblada ta kontuak.
Zurrunbilotar guztiontzako informazio ofiziala:
Datorren martxoaren 23an asanblada orokorra egingo dugu, arratsalde-iluntzeko 20.30tan. Asanblada Kultur Elkartean egitea da asmoa, baina oraindik beraiekin hitzegin ez dugunez....,konfirmatuko degu.
Asanbladan aurreko urteko balantze ekonomikoa, urteko egutegia, proiektuak,...aurkeztu eta aztertuko dira besteak beste. Baina honez gain, zuzendaritza berria aukeratzeko momentua ere hau izango da. Badakizue zeinek osatua dagoen zuzendaritza orain eta aldatu, bertan parte hartu,....egiteko aukera asanbladan izango dugu denok. Hasi ba kandidatura eta kanpainak prestatzen!!
Bestalde,urte honetarako txapelketen egutegia ere atera da. Guretzat nobedade nagusia eskola mailako ikasurf zirkuitoaren topaketa bat Deban egiteko asmoa da. Maiatzak 12an izango da eta gure esku egongo da antolakuntza,beraz, adi ibili.
Gipuzkoako federakuntzak txapelketatarako lan-poltsa osatzeko asmoa duela ere jakinarazi digu: epaileak, montatu eta desmontatzeko jendea,... behar dituzte. Norbaitek interesa balu esan eta emango diogu informazio gehiago.
segi irakurtzen!!
Iruzkinak
pepi 2007-03-07 16:22 #1
Hori-hori!!! Debako gazteak ikus dezatela zer nolako maila dagoen hor zehar eta ea txapelketarekin surf grina esnatzen zaien eta kantera piskat sortzen degun guk ere.
Fer 2007-03-07 17:56 #2
Arratsaldeon Zurrunbilotarrak. Espero dut aurreko aldian baino jende gehiago biltzen garen Asanbladan. Potxitorekin bildu eta azken ikutuak eman behar dizkiogu aurtengo Sorginetxeko eta Ezkerreko sesio grabatu batzuei, espero dut asanblada egunerako prest izatea eta bertan jendeari eskeintzea.
Berri hau alde batera utziz jakin nahiko nuke Hossegorren egiten den makro merkadillo hori (arropa eta trajeak prezio merkean) aste santuko zein egunetan ospatzen den eta zein den hoberena joateko. Potxok eta nik joateko intentzioa dugu eta agian aste bat bertan pasatu ea norbait animatzen den eta taldetxo bat juntatzen garen . bueno agur eta egongo gara.

pepi 2007-03-08 08:21 #3
Aupa Fer! Merkadillua ostegunetik igandera da, baina osteguna dendentzako bakarrik izaten da. Ta egun onena, ba... lelena jende asko baina gauza asko ere, eta hortik aurrera jende gutxio eta gauza gutxio, o sea que nik lelengo egunian jutia gomendatuko nizuke. Rip Curl-eko karpara arratsaldian jun, jende gutxio egoten da ta oraindik gauzak asko egoten da. Ni seguraski handik ibiliko naiz. Boooo!!!
Txomin 2007-03-08 09:37 #4

Aupa lagunok:

Gu lehengo urtean karpetara hirugarren egunean, irekitzeko orduan jun ginen eta denetik zegoen neretzako lehenengo egunean ez du merezi jende larregi egoten da.

Ni aurten aste santuan kantabriara nijoa Ajo aldera landetako egun hoietako aglomerazioetatik urrun pena ematen dit lehengo urtean tokatu zitzaizkigun olatuengatik baina bueno el brusco hartzeko gogo asko dazkat eta Ajoko kalako eskubia ere asko gogoko dut.

Asanblada agertzen direnak gogoakin etortzen badira nahikoa da eta ez dena etortzen beretzat txarrago. Ea asanblada baino lehen sesio on bat hartu dezakegun sorgi-ezkerrean bideoa gehiago betetzeko.

Bueno gente ondo segi.

michaelowe 2007-03-08 11:04 #5
Bai olatu onak egon ziren,eta Patxiren lagunek flipatu egin zuten potxitoren errepertorioarekin.QUE RISAASS!!
Utzi iruzkina: