LOLA
WCT zirkuitoa jarraitzen duzuenok, jakin beharko zenukete txapelketa guztietako predikzioak Surflinen eskutik izaten direla. Hauek, Lola izeneko superordenagailu bat erabiltzen dute predikzioak egiteko. Ordenagailu honek, wavewatch 3-aren algoritmo berdinak erabiltzen ditu kalkuluak egiteko baina momentuoro sateliteetatik eta boyetatik jasotzen dituen datuekin eguneratzen ditu predikzio hauek, hau da, ww3-aren kalkulu berdinak egiten ditu, baina orduro, datu errealekin eguneratzen ditu. Orain Surflinek, Top 45 surfista deneri "premium member" izeneko baimena eskainiko die Lolaren predikzioak eskuragarri edukitzeko. Kelly Slaterren hitzak argiak dira Lolari buruz: " Ez dago interneteko saiorik Lolari begiratu gabe, momentu batean, egon zaren edo egon behar zaren lekuetako olatuak ikustea aukera bikaina da". Baina lasai, gu ez gara gutxiago eta laister, Zurrunbilok ere baimen hau erosiko du eta gure predikzioak Lolaren laguntzaz egingo ditugu. Info gehiago:
http://64.78.18.131/asp2005/2006news_mview.asp?rEvent=aspwct&rCode=7150
Free demo: http://www.surfline.com/surfline/lolaarchive/archive.cfm?DEMO=true
Iruzkinak
Utzi iruzkina: