Asteazkenerarte prebisioa

zurrunbi 1456154105701 Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea | 2007-03-26 13:00
5

Ikusten dezuten bezela, gaurko metroterdi inguru zegoen emanda, prebisioan, baina argazkian ongi fijatzen bazarete norebidea ez da gure hondartzarako oso egokia (294º). Deban 300º-tik gora behar ditugu olatuak iristeko edo bestela periodo altuak. Dena den, nik prebisio hau ikusita, olatuak egongo zirela esango nuke, tamaina eta periodoa nahikoa iruditzen zaizkit olatuak egoteko Deban.

Hemen datu berdinak beste era batean erakusten dizkizuet, piskat liosoagoa dirudi baina datu denak agertzen dira eta nere ustez oso ondo dago. Lehenego, eguna eta ordua dituze, eta gero swell desberdinak, mendebaldea, iparraldea... guri bi hauek interesatzen zaizkigu gehienbat. Zati desberdin bakoitzean swell-aren tamaina, periodoa eta direkzioa eta bukatzeko horrek kostaldean sortuko dituen olatuen tamaina. Neri asko gustatzen zait swell desberdinak eta bakoitzean norabide desberdinak banatuta daudelako, era hontan zure hondartzara obeto iristen direnak kontrolatu ahal dituzu. Gaur bezela adibidez, mendebaldeko swell-a dago, baina norabidea ez da debarako behar duguna.

Oraingoz joan datu hauek ikusten, ea asmatzen joaten garen guri gehien komeni zaizkigun swell-ak. Ez badezue zehoze ulertu galdetu mesedez!!!

Fer

Fer 2007-03-26 22:33 #1

kaixo zurrunbilotarrok. Hemen usten dizuet you tube ikusten diren bodyboard bideo arrigarrietako batzuk. Andre botha, Solomon...  horiek bai potroak.
http://www.youtube.com/watch?v=qUwVUNyFDmo

eta beste bideo hau brasilgo itacoatiara hondartzakoa.
http://www.youtube.com/watch?v=DTFy6jnRtUA

txapas

txapas 2007-03-27 11:50 #2

Azken zutabean, SURF hori zer da Swell-aren berdina ??

thank you for teaching

pepi

pepi 2007-03-27 12:09 #3

Ez, ez da berdina. Surf jartzen duena, swell horrek kostaldean sortuko dituen olatuak dira. Swell-a, hemen jendeak "mar de fondo" deitzen diona da. Itsasoan 3m olatuak egoteak ez du esan nahi hondartzan 3m-ko olatuak izango dituzunik edo sopelana eta zarautzen 3m-ko olatuak egongo direnik, beste faktore askoren menpe dago kostaldeko olatuen tamaina, refrakzioa/difrakzioa, batimetria... Beraz, surf kolumnan agertzen dena, hondartzan egongo diren olatuak dira (ma o meno), eta zenbakiak media eta maximoa erakusten dute. 5-7 jartzen badu, media 5 (zati hiru metrotara pasatzeko) eta maximoa 7 izango dela esan nahi du. Dena den maximoari ez egin kasu, beti media begiratu. Ok?

Txomin

Txomin 2007-03-27 12:25 #4

Epa lagunok:

Pepi zenbat egunetako iragarpena ematen dizu LOLAk? astebururako ze ikusten da? onena zuk interpretatu eta guk irakurri.

Zarauzko jendearen bideo bat La nord-en Martxoaren 10ean, bat zazpi puntukin ertetzen da uretatik:

http://youtube.com/watch?v=e2g7PejHWpk

Ondo segi.

PD: Pepi ikusi dezu dinamitaren bideoa?

pepi

pepi 2007-03-27 13:17 #5

Prebisioa 14.30 aldian jarriko det, baina astebururako txungo pastel, baina oraindik hurruti dago. Puntuekin dauana Jokin Argote da ezagutzen dezue bistan behintzat ez? Nik ere bideotxo bat jarriko det, euskolabel: mundaka world class http://youtube.com/watch?v=PfGneGK9ubM

Utzi iruzkina: