Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea

OLATU IRAGARPENAK, BERRIAK, GORABEHERAK ETA ASKOZ GEHIAGO

Prebisioa idatziz egingo dizut Txomin, ze nere portatilarekin ez det lortzen imprimir pantalla egitea,  botoia badauka baina ez dit kasurik egiten. Bueno, uste det larunbatean zijuazela ezta? Ba justo larunbat arratsaldean itsasoa jeitsi egingo da eta ez da olaturik geratuko, igande gauerarte. Astelehen gizean 2-3 metroko iparraldeko itsasaldi garbia edukiko duzu, eta olatuak nik pentsatzen det 1,5 metro  gutxienez izango dutela eta asteazkenerarte ez zaizu jeitsiko gutxienez. Asteartean agian itsaso piskat gehiago edukiko duzu. Eta haizea lolak dioenez ekialde ipar-ekia...


Urtea amaitzera doa eta batek baino gehiagok ez zuen bere kuota ordainduko,EZ AHAZTU!!!!!Aurten 70€ dira . Kontua emanda daukazutenok ere badaezpada konprobatu ordainketa eginda daukazutela, beti arazoak egoten dira eta!! Gogoratu bebai direktibarako bolondres berriak behar direla!


Oraingoan beste era batetara jartzen dizkizuet argazkiak, ikusteko atseginagoa izango delakoan. Dena den "ver como presentación" lekuan klik eginda besteetan bezala ikusiko diutuzue. Orain dauden bezala komentarioak eta tamaina handian ere ikusi al dituzue, eta deskargatu ere bai, uste det behintzat. Esan mesedez nola nahiago dituzuen. Beti bezelea argazkilariari mila esker!!! kasu hontan ere Oier Zangitu izan da. Gero arte. Ala feijoo! pa que no me llores... menudo fotón!!


Olatutaz ari gerala hizketan hemen lagatzen det astuburuko presibisioa, ematen duenez olatu batzuk egongo dira. Dirudienez, ostiral arratsaldean mendebaldeko swell bat sartu behar zaigu, ez da oso handia baina olatuak lagako dituela ematen du. Nahiko mendebaldekoa da, beraz, Deban ez da itsaldi osoa sartuko. Larunbaterako metrotxo bat sartuko zaigu eta Igandean pixkat gehio agian. Dena den Igandean datorren igoeraz ez naiz asko fiatzen ze antizikloi bat daukagu borraskaren traiektorian eta gauzak aldatu egingo direla uste det. Ea zorte daukagun astebururako.


Gure 3 probetako azkena heltzear dago.Aurretik jarritako fetxak begiratuz eta gaur egungo parteak kontutan izanik ematen du Salberako olatu nahikoa ez dela egongo.Zer egin?Txapelketa fetxaz aldatu edo hondartzan egin?Galdeketa hau sondeo muduko zerbait izatea nahi du. Nere ustez Pepik hurrengo maretoi baten berri eman arte atzeratu beharko zen eta ganoraz egiten zailatu. Beste galdera bat ere badakat:Azkenean, behar den moduan egiten badagu beste txapelketen puntuaketa berdina izango al du?Zenbat izar izango ditu?ja,ja!!


Hemen sorgiko argazkiak, oraingoz nuerak bakarrik, goizekoak jarriko ditut piskat aurrerago, baina ez dira oso onak, naiz eta argi onagoa eduki. Lehenengo presentaziokoak Oier Zangitun argazkiak dira. Eta bigarrenean Gorka mafrenak Ea gustatzen zaizkizuen. Editatu ondoren bikain geratzen dira. Begiratu hau  


Atzo Deban baino olatu eskasagoekin Pipe Masters-a bukatu zen. Andy eta Mick laugarren rondan kalera joan ziren eta Kelly final laurdenetan. Durbidgek azeleragailua zapaldu, finalera iritsi eta Triple Crow-a irabazi zuen Pipe Masters-aren gain. Ez dago gauza gehiegi kontatzeko atzoko olatuekin, argazkiak ere nahiko eskaxak dira. Aipagarriena, Jeremy Floresek urteko Rookie-aren titulua eskuratu duela Kai Otton-en aurretik geratzean. Eguneratzen duetenean jarriko dizuet hurrengo urteko Top 44-a. Ba al dakizue Micky Picon ere sartu zela azken momentuan? Bikaina bere aurtengo papera, topetik i...


Aste honetan ez degu gauza handirik izango, baina zehozer bai. Gaur itsasoa metrotxo inguruan mantenduko da eta bihar beheraka egingo du, metro erdiko olatuak lagaz. Asteazkenean berriz, itsasoa piskat igoko da, baina ostegunerako olatu gabe geratuko gera seguraski. Ea egun hauek aprobetxatzen ditugun. Ondo ibili.


Ematen duanez olatuak bidian galdu egin dira, gaurko metro on bat zauan emanda Debarako eta metro bat ez dago ezta grosen... Bueno, nik hemen lagatzen det astuburuko prebisioa Gaurkoa ikusita, bihar ez da piperrik egongo zeren eta itsasoa jeisten dago. Ea Igandean zortea daukagun eta gauean swell hori sartzen den. Windgururen arabera haize ona datorkigu iganderako, ea 2-2.5 metro hoiek sartzen diren. Hasiera batean itsasaldia nahiko mendebaldekoa izango da, beraz guretzat kalte. Ea behintzat olatuak dauden eta haize onarekin pozik. Ondo pasa asteburua


Hemen lagatzen dizkizueta Abenduak 1-ean ezkerrean hartutako olatutxoen muestra bat. Egun hartan mutrikuko Gozzila oso ongi entzuten genuen.