Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea

OLATU IRAGARPENAK, BERRIAK, GORABEHERAK ETA ASKOZ GEHIAGO

Urteko lehen proba bukatu da.Irabazlea garai batean munduko txapelketa lortu zuen Paulo Barcellos izan da, Hubbard, Uri Valdao eta Hugo Pinheiro atzetik gelditu zirelarik.Oso aipagarria brasildar eta portugaldarren maila,partehartzaile asko eta manga asko pasatzen eta gainera finalean egon zirenak Tamega eta Player bezalako izarrak kaleratuz.Aipatzekoa ere Pierre -Louis Costes gaztea final laurdenetaraino heltzea .Alde tristeena euskaldunik ez egotea txapelketa hontan.Pena bat da munduko onenen artean dauden euskaldunek diru eta beste arazoengatik ezin zirkuitua jarraitu .Ematen du zeozer a...


Bueno, copi/paste bat egin dut.   SAN SEBASTIÁN. DV. Aritz Aranburu (Quiksilver, Pukas, Fiat, DC y Kirolgi) pasará por el quirófano. Tiene roto el menisco de su rodilla izquierda y tocado el ligamento interno por lo que ha decidido someterse a una intervención quirúrgica en los próximos días. Todavía no sabe por quién será intervenido ni dónde. Cuanto antes, mejor. Está recabando distintas opiniones. Sopesa la posibilidad de someterse a la intervención bien en Australia -donde está ahora-, desplazarse a la costa Oeste de Estados Unidos o regresar a Zarautz. Por el momento está bajo la...


Bueno, uste det jendiak ez ditula jartzen ditudan marrazkitxoak begiratu ere egiten, beraz, ez naiz nekatuko jartzen. Gaur itsasoaren gorakada galanta zegoen iragarrita eta horrela izan da. Olatuak bi metro inguru ibiliko dira egunean zehar eta iluntzean itsasoa jeisten hasiko da. Bihar 1-1.5m asko jota eta ostiralean 0.5-1 eta pozik. Larunbat goizerako agian ez da olaturik egongo, baina arratsaldean itsasaldi berri bat sartuko zaigu, baina hau astearen amaieran aztertuko dugu sakonago. Gaur arratsalderako haizeak hego ikutua hartuko du eta bihar ere hortik joko du, baina ostiralean ipar x...


Gaur goizean atzoko emaitzak ikustera joan zaretenean nik bezelako disgustua hartuko zenuten. Aritzek ezin izan du parte hartu. Atzoko expression session-ean aereo batetik erortzean orkatila eta belauna mindu zituen. Esaten dutenez ez da gauza handirik baina oraindik itxaron egin behar da. Dena den beretzat txapelketa amaitu da. Orain garrantzitsuena azkar eta ongi errekuperatzea da eta Bell's-eko txapelketarako a tope jartzea. WCT kanpaina oso zorte txarrarekin hasi du Aritzek, iritsi berri zenean antibiotikoak hartu behar izan zituen eztarrirako, gero belarriko infekzio txiki bat izan zu...


Iritsi da azkenean!!! Bihar trialekin asten dira eta larunbatean lehenengo mangekin itsasoa zintzo portatzen bada. Esaten dutenez Snapper-reko bank-a ez dago bere honenean baina aste osoan hondarra botatzen ibili dira. Dena den badaude beste alternativa batzuk, Durabanh, Super bank(kirra), Burleigh... Aritz egurrean ikusteko irrikitan nago!! Ea zortea duen eta mangatxo on batzuk egiten dituen. Mantenduko zaituztek informatuta, eta estekatan badaukazue link-a dagoeneko. EZ EZAZUE MANGARIK GALDU!!!!! Aurreko urteko irabazle... MICK "TXIMISTA" FANNIG tiembla que viene ARTIZ "POWER TXIKI" ARA...


Bueno txaposos!! hemen dakazue prebisioa. Bihar arratsaldean iristekoa da swell-a. Pena da marea altua izatea baina... ze ingo diogu. Itsasoa ipar mendebaldetik sartuko da eta periodo oso altuarekin 13-17sg bitartean. Larunbat osoan olatuak 2-2.5 metro inguru ibiliko dira eta igande eguerdi aldean itsasoa jeisten hasiko da 1-1.5 metroko olatuak geratu arte. Haizea bihar ekialdetik izango dugu eta asteburuan hego-hegoekialdetik. Marea biziak ditugu, ea nola portatzen zaigun ezkerra!!! hala, a jugar a pala! ETA EA PIXKAT GEIXO IDAZTEN DEZUTEN!!!


Aurten denek aipatzen duten krisia hemen da!!!Ikusten da danoi lanean pilak jarri dizkizuetela ta orain ezin dezute ordenagailuan txotxoloarena egin.Ni bestalde langabezian nago eta batzutan aspertu egiten nahiz eta ez badezute ezer esaten , ba gehio!!! Gure forecaster and webmasterraren zai nago, ia noiz ematen duen prebisioa.Ematen duenez larunbatean aste osoa iraungo duen itsasoa dator,ez al da ala? Webmasterrarekin ere webcan berri batena konpondu behar dut, laister alkoleako webcama izango dugu!Askorentzat putada bat, nik nahiago , horrela jende dan alkolean geldituko da ni beste nun...


Igande hontan kortxeroen Pipeko txapelketa hasten da eta 3-4 metroko swell-a espero da haize honarekin. Nik ez dakit kortxo txapelketak zuzenean ematen dituzten baina, hala bada espektakulu galanta duzue!!                     


Bueno, ba hori, eguneratu ditut estekak, eta mundakako webcam-a gehitu det.


Atzo olatu gutxi eta galleta asko. Goizean Le penonen hartu genun bainutxo bat bi eskolleren artean, olatu txikiak ziren, baina noizean behin pikotxo politak irtetzen ziren. Gero makarroi triste batzuk eta galleta mordoxka bat jan genitun etxian eta Estagnots-era jun ginan. Hasiera batean ez zuen gauza handirik zegoenik eta alpertxoak ez ziren sartu. Nik gozatu galanta hartu nuen 0.5-1 metroko ezker oker polit batzutan. Gero buelta etxera beste galleta mordo bat jaten. Astebururako itxura galanta daukate prebisioek Gaur arratsaldean itsasoa igotzen hasiko da eta bihar frantzian1.5 metro ing...