Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea

OLATU IRAGARPENAK, BERRIAK, GORABEHERAK ETA ASKOZ GEHIAGO

Hemen lagatzen dizuet aste honetarako prebisioa. Hasiera batean bihar olatutxo batzuk eukiko ditugula dirudi, naiz eta itsasoa oso mendebaldetik sartu, metro inguruko olatuak egon beharko lirateke eta ostegunean itsasoa jeisten ezer geratu arte. Ostiralean berriz, beste mendebaldeko swell bat sartuko zaigu 1-1.5 metroko olatuak ekarriz eta EKIALDEKO haizea, beraz... badakizue nora jun. Gainera, itsasoa mendebaldetik sartuko da eta frantzia aldean itsaso gehiago eukiko degu.


Hemen dituzue Txominen urteroko bidai Kanariarraren argazkiak. Enbidixa galanta pasako dezute, gehienbat bertan egon zaretenok. Bideotxo bat ere laga digu, punta mujeresekoa: klik


Ieeepa! Bueno aste hontan ere ez nabil batere fin baina dagoeneko gauza gutxi dago kontatzeko. Ez daukat imaginik jartzeko denbora baina bihartik iganderarte olatu gabe geratuko gera, edo asko jota metro erdi. Igande eguerdi-arratsalde partean beste swell bat iritsiko zaigu. Bestalde, egun edo aste hauetan olatu bikainetaz gozatu ahal izan dugu denok, baina alkoleara joaten zeratena argi ibili behar duzue. Denogatik (behintzat nigatik) jakina da ijitxo asko ibiltzen dela mankomunitateko txiringituan gauzak hartzen eta inguruko kotxeetan ere bai. Azkeneko biktima gure Jaime o'brien izan da, ...


Aupa gente! Denbora asko nago ezer egin gabe blogean eta barkamena eskatu beharra daukat. Lanpetuta ibili naiz ez det denborarik euki idazteko. Bueno, lehenengo prebisioaz hitzegingo degu: Ikusten dezuten bezela biharko itsasoa goraka dator eta 1.5 eta 2 metroko olatuak ikusiko ditugu larunbaterarte, noiz itsasoa jeisten hasiko da gauean. Haizea oso aldakorra izango da. Bihar eta igandean hegoa egongo dela ematen du, baina larunbat goizean iparra agian eta egunean zehar ekialdeko haizea (ni frantzira nijua, begiratu aurreko asteburuko argazkiak surf-report-en, jartoooo!!). Ea zortea dagoen...


Gaur itsasoa dexente jeitsi dela uste dut ezta? Mundakara jutekoa nintzen, baina... visto lo visto...  Gaur itsasoa 1-1.5-an matenduko da eta bihar periodoa piskat igoko da, ea tamainan igartzen den eta 1.5-2 metroko olatu hoiek mantentzen diren astebururako. Haize eta giroa ere lagun izango ditugula dirudi, baina gaur azken ordurako ipar ikutua sartuko zaigu. Hala nik bukatu det lana eta hondartzara nijua, ondo pasa asteburua!!!


Gaurko ekaitzaren ondoren barealdia datorkigu, baina haize barealdia bakarrik, ze itsasoa eduki behar dugu aste osoan. Ikaragarria da nola dagoen ozeanoa gabonetatik, borraska bat bestearen atzetik datorkigu eta gainera Deban olatu politak ari gara edukitzen. Bihar haizea egotik izango dugu baina nahiko indartsu oraindik, ostiralera itxaron beharko dugu gehiago lasaitzeko. Eta olatuak 1.5-2 metro inguru ibiliko dira aste osoan Deban, beraz denok disfrutatzera.


Bueno, Pomel aurreratu egin zait baina hemen daukazue notizia. Snip, Gerlach, Greg long eta Twiggy Baker, Cortesera joan dira berriro izugarrizko olatuak hartzera, agian lehenengo aldikoak baino handiagoak. Argazkiekin flipatuko dezute. Ni bideoa ikusteko irrikitan nago. PD: dagoeneko sartu da galiziar haizea eta dena hecho un kristo dago.


Gaur itsasoa arro dabilkigu goizetik eta arratsalderako aldaketa datorkigu. Haizea mendebaldetik sartuko zaigu eta baliteke itsasoa apurtzea, bestalde prebisioek igoera galanta egonogo dela diote baina agian haizearen ondorio izango da eta ez itsaso igoera bat. Biharko ordea iparmendebaldeko haizea espero da, beraz kaka de la vaca, baina iluntze partean berriz hegoa sartuko da eta igandean ere hegoaldeko haizea egongo da. Beraz gaur eta igandea aprobetxatu beharko ditugu. Ea zortea dagoen!!


Lehenik eta behin urte berri on opa nahi dizuet danori. Sentitzen det gabonetan ezer ez idaztea baina nere ordenagailuaren disko gogorrak kaput egin du. Bigarren, urte askotan zurrunbiloko kide, direktiban laguntzen eta lokala garbitzen ibili den Pauli eta bere neska Kristina zoriondu behar ditugu, Urtarrilaren bian umetxoa eduki zuten eta. Hemen daukazue Oxel, el futuro terror de Deba: Hirugarren, hemen daukazue prebisioa: Aste osoan olatuak egongo dira. Bihar igoera txiki bat izango dugu, 2 metro Deban, eta ondoren itsasoa jeisten jungo da ostegun-ostiralerarte. Ostiral eguerdi-arr...


Alaplayan eguneko lehen inozentada dena irakurri dut,eskombro eta beste materialekin hiru reef egin behar omen dituzte.Ez legoke gaizki egia izatea ,horrela gure Potxoren Debarako proiektuak bultzatzea errazo izango zen. Zarautzkoa inozentada da baina Deban zeozer egin beharko zen, gutxienez eskoko ezkerra betirako gera dadin,que andais emocionaus!!!