ASTEBURUKO PREBISIOA

zurrunbi 1456154105701 Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea | 2007-12-20 11:52

Olatutaz ari gerala hizketan hemen lagatzen det astuburuko presibisioa, ematen duenez olatu batzuk egongo dira.

Dirudienez, ostiral arratsaldean mendebaldeko swell bat sartu behar zaigu, ez da oso handia baina olatuak lagako dituela ematen du. Nahiko mendebaldekoa da, beraz, Deban ez da itsaldi osoa sartuko. Larunbaterako metrotxo bat sartuko zaigu eta Igandean pixkat gehio agian. Dena den Igandean datorren igoeraz ez naiz asko fiatzen ze antizikloi bat daukagu borraskaren traiektorian eta gauzak aldatu egingo direla uste det. Ea zorte daukagun astebururako.


Utzi iruzkina: