PREBISIOA: Nun sartu dira olatuak?

zurrunbi 1456154105701 Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea | 2007-12-14 14:47
1

Ematen duanez olatuak bidian galdu egin dira, gaurko metro on bat zauan emanda Debarako eta metro bat ez dago ezta grosen... Bueno, nik hemen lagatzen det astuburuko prebisioa

Gaurkoa ikusita, bihar ez da piperrik egongo zeren eta itsasoa jeisten dago. Ea Igandean zortea daukagun eta gauean swell hori sartzen den. Windgururen arabera haize ona datorkigu iganderako, ea 2-2.5 metro hoiek sartzen diren. Hasiera batean itsasaldia nahiko mendebaldekoa izango da, beraz guretzat kalte. Ea behintzat olatuak dauden eta haize onarekin pozik. Ondo pasa asteburua

parau again

parau again 2007-12-14 15:10 #1

Pepi , olatuak atzo sartu ziran , arratsalde-gaupartean serie onak sartzen ziran baina gaur grifua itxita dago.Igandeko olatu hoiek urbiletik jarraitu beharko dira


Utzi iruzkina: