ZUBIRAKO PREBISIOA
Ze ongi hartzen diren lau egun hauek ezta?? Hona hemen olauten prebisioa
Bihar osteguna, Deban itsasoa dexente jeitsiko da eta ostiralean olatu gutxi izango degu, metro erdi inguru eta seguraski swell nahasiekin. Ostiralean ere gauzak berdintsu jarraituko du, baina larunbat arratsaldean mendebaldeko swell berri bat sartuko da eta itsasoa piskat igoko duela ematen du, metro erdi on batera gutxi-gora-bera.
Frantzi aldean itsaso piskat gehiago egongo da eta gainera haize egokia ostiralerarte behintzat. Larunbat eta igandean piskat aldakorra izan liteke, baina dena den zubi osoan haize gutxi-gutxi izango degu eta giro eguzkitxua. Zorte on zuen aukeraketarkin eta animatu argazkitxoak ateratzera blogean jartzeko!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: