Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea

OLATU IRAGARPENAK, BERRIAK, GORABEHERAK ETA ASKOZ GEHIAGO

Aupa gaztiak, gaurkoan notizi onak dakartzat. Begiratu hau: Gaur olaturik ez dela egongo ematen du, baina gau partean itsasoa igoko da, eta bihar metrotxo bat euki dezakegu Deban. Metrotxo hau, larunbaterarte mantenduko da eta asteburuan gehiago sartuko dela dirudi. Frantzirako ere kondizio oso politak egongo direla dirudi, haize gutxi eta ekialde ikuturekin. Gainera fondoak nahiko ongi daudela dirudi. Orain goazen tomatera, ona hemen igandeko presio, fetch eta olatuen prebisioa: Ikusten dezuten bezela itsasaldi polit bat datorrela dirudi, dena den oraindik ez gehiegi fidatu prebisoaz....


Kanarietan 6 izarretako WQS Prime eventeko laugarren rondan sartu da dagoeneko beste puntu batzuk poltsarako sartzen. Baina gaurko (ordu bete barru) manga pasatzen badu, uste det nahikoa izango lukeela WCT-rako. AUPA LA OSTRIIIIII!!! EMAN EGURRAAAAA!!!! Hemen zuzenean: http://64.78.18.131/live/lanza07/graphs/liveh.html


Ematen duenez asteburu honetan ez degu olaturik eukiko gure hondartzetan: Zorte piskatekin ipar-ekialdeako haizeak sortutako swell txiki (morea) sartu daiteke, baina ez euki esperantza gehiegirik. Igande azken orduan edo gau aldean itsasoa igotzen hasiko da eta hurrengo astean olatu politak egon daitezke, adi ibili. Ah!! Esteka berriak daude!!


Kaixo kortxers!! Asteburu hontan Donosti Air Show-aren hirugarren edizioa ospatu behar da. Ez dakit olatuak egongo diren (seguraski ez) baina nahi duenak bertatik bistatu klik egin dezala kartelean egitaraua ikusteko. Ondo pasa zoazten guztiok.


Bueno, bueno, ruina ederra aurtengo txapelketan. Hiru manga besterik ez dira burutu mundakan eta beste denak Bakio kaxkar batean. Bobby, kunpliendo ritual: Gauza aipagarriena Aritz eta Hodeiek egindako txapelketa bikaina. Aritzek hirugarren txandara zuzenean pasatzea lortu zuen eta Hodeiek, naiz eta repeskara joan, Andy kanporatu zuen. Bestalde, Kelly semifinalera eta Taj finalera iristean, Mick-ek ezin izan du Munduko txapela eskuratu, baina orain gauzak oso-oso zailak daude bi hauentzat, Mick-ek beste emaitz bikain bat lortu du eta. Taj Nere amets bustiak Bobby, down the line ...


Asteburu honetan interklub txapelketa ospatuko da Sopelan, Atxabiribil hondartzan. Ez dago denbora gehiegirik taldea prestatzeko eta etortzeko gogoa duzuen denek eman izena ahal bezain azkar. Gaur arratsaldean lista jarriko dugu Zurrunbiloko kortxoan. Hauek dira behar diren partehartzaileak: - 4 open surf - 4 open body - 1 master - 1 senior - 1 18 azpi surf - 1 18 azpi body - 1 16 azpi surf (15-16urte) - 1 neskak - 1 longboard Animatu ba eta eman izena!!


Aupa gente!! Bixar guardia zibilen zubia daukagunok, olatu politak hartzeko aukera izango dugu. Goiz partean metro inguruko olatuak izan al ditugu deban eta nahiko haize xuabea izango dugu. Larunbatean ordea, periodo altuko swell berri bat sartuko zaigu, baina oso mendebaldeko izango da eta Deban ez dakit guztiz sartuko den. Hasiera batean metro terdiko olatuak egotea espero det arratsalde partean, eta igandean zehar itsasoa jeitsi egingo da piskat, baina metro inguruan mantenduko da. Hala pues, ondo pasa asteburua


Kaixo gente. Azkenian ematen du badatozela olatu batzuk. Bixar mendebaldeko swell bat sartuko zaigu ipar haize indartsuarekin, baina behintzat olatuak lagako dizkigu ostiralerarte. Ikusten dezute bigarren grafikan nola igotzen den marra urdina goruntz asteazkenean? Horrek esan nahi du, periodo bajuko olatuak datozela lehenengo, o sea, haize olatuak, baina gero periodo altuagoko olatuak sartuko zaizkigu. Asteburura begira itxura oso polita dauka, larunbat arratsaldean mendebaldeko beste swell indartsu bat sartuko zaigu, periodo altuarekin eta haize ona. Ea zortea daukagun.


Bueno, denboraz larri nabil. Hemen prebisioa: Ez dago asko komentatzeko, bixar itsasoa behera, ipar-mendebalde haizea... olatuak badaude Debantzako... ni tan mal. Iganderako hobeto egongo da, olatu gehio, haize gutxio eta eguraldi dexentea. Hala, DENOK ASANBLADARA!!!!! HAN IKUSIKO GERA


Aupa gente, hor goitikan boyak mugitzen daude piskat, beraz gaur arratsaldean olatutxo batzuk ikustea espero da. Hona hemen asteburuko prebisioa: Ikusten dezuten bezela, larunbaterako ez da itsaso gehiegi espero, metro erdi inguru gehienez. Igandean ere tamaina antzera ibiliko da baina periodo altuagoarekin, beraz igual zehozer gehixo, baina igandean borraska galanta eukiko dute batzuk.