Udako oporraldia eta gero, gure Pro Surferrak ere lanera bueltatu behar izan dira urteko seigarren frogarako. Txapelketa atzo hasi zen eta dagoeneko egin dute lehenengo ronda. Azpimarratu beharra dago, Andy, Taj, Parko, Cory, Bobby... repeskarako txandan gelditu direla lehenengo ronda hau pasatzeko gai izan ez direlako. Kelly: Mick Lehenengo ronda pasatzea oso garrantzitsua, bigarren txanda hontan, ezer galtzeko ez duten wildcard oso onak egoten bait dira eta kalean geratu zaitezke. Taj Burrow-ek adibidez, Dane Reynolds-en aurka dauka bigarren txanda, eta Parkok, Jordy Smith-e...
Hasiera batean surf txapelketa besterik ez zena, body eta longboard txapelketa batean ere bihurtu zaigu,jendeak ala eskatuta eta antolaketari etekina ateratzeko. Surfer,kortxero eta tablonero danek dakazute parte hartzea!!!Segi izena ematera!!! Ia oltuak ditugun bestela GOIZEKO ZORTZIRETAN HONDARTZAN geloditu izana ez digu grazia handirik egingo.
Oraingoz aste honetarako ez dago ezer emanda, ostiralean agian, hankak bustitzeko txustarratxo bat, baina gauza gutxi. Ta larunbaterako, plato oraingoz. Dena den, Atlantiko mendebaldean, ekaitz tropikal bat sortu da eta oso traiektoria interesgarria dauka Ea zorte pixkatekin txapelketarako olatu batzuk ekartzen dizkigun.
Dirudienez, gaur ere badago txustarratxo bat: Hemen dago iganderarteko prebisioa: Ikusten dezuten bezela erdiko grafikan, egun hauetan ipar-ekialdeko 1-1.5 metroko eta 5segundoko swell kutre hori (marra gorria) hartzen ibili gera. Gaur iluntze aldera, ipar-mendebaldeko swell txiki bat sartuko zaigu (marra naranja). Ixa metro erdiko eta 12 segunduko swell-a da, ez da gauza asko eta ez dakit olatuak altxatuko dituen, baina zehozer sartzen bada, egun hauetakoa baino garbiago eta indartsuagoa izatea espero!! Dena den, larunbat arratsalderako... kk de vaca!! Bueno, haber zer irtetzen den, BOO...
Kare eta Keparen buru beroek asmatuta eta zurrunbilok lagunduta, aurten surf zirkuitua egongo da Deban.Lehen proba irailak 15ean izango da, bigarrena urriak 6an, Zurrunbilo egunaren barnean eta azkena urteko azken astebukaeran eta La Salve-ko olatuan. Ostiral hontan bilera egongo da ,iluntzean Zurrunbilon, lehen probako antolakuntza eta zenbait gaietaz hitzegiteko. Txapelketan parte hartu nahi dutenek Zurrunbilon dute inskripzio orria edo bestela Kare edo Keparekin kontaktatu(648268205,646328804). Ia jende asko animatzen den!!(surflariak bakarrik)
Aupa lagunok!!! Amaitu dira oporrak gehienontzat eta hemen gaude berriz betiko martxan. Piskat alperra ibili naiz blogean idazteko, baina gure Lago Kantabriko hau ilda dagoela ematen duenez, ez nion garrantzi gehiegirik eman. Oraingoz ez det prebisiorik emango ostiralerarte hiper-plato egon behar da eta, baina larunbatean igual... metro erdiko swell txiki bat sartuko zaigu, igandean berriz ere desagertzeko. Kontatuko dizuet. Bestalde, urte amaiera oso interesgarria edukiko dugulakoan nago. Aritz Aranburu Top 45-ean sartzeko punttu-punttuan, Mick munduko txapela lortzeko ere eta Atlantikoan ...
Bukatu da munduko bodyboard txapelketa Sopelan eta emaitzak hurrengo hauek izan dira: gizonezkoak: emakumezkoak: 1-Amaury Laverhne 1-Kyra Llewellyn 2-Dallas Singer 2-Aoi Kioke 3-Aritz Larrinaga 3-Naimara Carvalho 4-Charly Chapplet 4-Noriko Kwagoe Egia esan, bertako den Larrinaga eta munduko emakumeen txapelduna den Naimara Carvalho ezik, beste danak nahiko ezezagunak dira niretzat baina zeozer izango dira egin dutena egiteko, ez? Ben Player, Mike Stewart eta Damian King -en mailako jendea gelditu da finalera bidean eta baita ere Brasil,Maroco eta Portugaleko kortxero onenak.Hau dena txapelk...
BIhartik aurrera eta olatu dexentekin dirudienez, Munduko Bodyboard Txapelketaren proba bat ikusteko aukera izango dugu. Bertan kantauri aldeko kortxero onenak eta mundu mailako izarrak izango ditugu.Espektakulo polit batetaz gozatzea nahi dezutenok badakizute.
Ez dakat idazteko denbora asko, beraz, ez naiz luzatuko. Atzo atlantikoan sortutako ekaitz tropikala bidean daukagu. Hemen traiektoriaren prebisioa: Hurrengo irudian ikusiko dezuten bezela, ekaitza indartzen joango da ipar-ekialderuntz mugitzen den bitartean. Irudi honetan, ekaitz tropikaleko haizeak sortzeko dagoen probabilitatea erakusten da Traiektoria ez da guztiz hona guretzako, baina oraindik bi egun falta dira guri interesatzen zaigun zonaldera iristeko. Dena den, olatuak bidaliko dizkizu zihur, hurrengo igande edo astelehenerako. Gertutik jarraituko degu.
Gaur goizean itsasoa nahiko bare zegoen Baina dagoeneko itsasoa hasi da igotzen Hemen prebisioa Itsasoak igotzen jarraitu behar du bihar eguerdirarte gutxienez, baina larunbatetik aurrera nahiko azkar jeitsiko da, borraska ez bait geldi egon egun askotako swell-a sortzeko. Dena den bihar eta larunbatean olatu dexente 1.5 inguru Deban eta beste hondartzatan 2 metro edo 2.5metro agian. Haizea oso xuabe ibiliko da, beraz ez du inolako arazorik emango. Seguraski ez da prebisio gehiago egongo hurrengo asteazkenerarte!!
joeeee!!! asko asko! ematen zoan inoiz berriz ez zala martxan ipiniko.