OPOR BUELTA

zurrunbi 1456154105701 Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea | 2007-09-05 08:03
4

Aupa lagunok!!! Amaitu dira oporrak gehienontzat eta hemen gaude berriz betiko martxan. Piskat alperra ibili naiz blogean idazteko, baina gure Lago Kantabriko hau ilda dagoela ematen duenez, ez nion garrantzi gehiegirik eman. Oraingoz ez det prebisiorik emango ostiralerarte hiper-plato egon behar da eta, baina larunbatean igual... metro erdiko swell txiki bat sartuko zaigu, igandean berriz ere desagertzeko. Kontatuko dizuet.

Bestalde, urte amaiera oso interesgarria edukiko dugulakoan nago. Aritz Aranburu Top 45-ean sartzeko punttu-punttuan, Mick munduko txapela lortzeko ere eta Atlantikoan hurakanez beteta guk Mundakazo batzuk hartzeko. Momentu honetan, Felix hurakana gira-biraka dabil denok jakingo duzuen bezela, baina dagoeneko indargabetzen ari da eta ez det uste bere traiektoria guregana etortzekoa denik. Dena den, Atlantikoan zonalde bat dago, non 48 ordutan ekaitz tropikal bat sortu daitekeena eta guregana etorri.

Hurakanetaz egunean egoteko: http://www.nhc.noaa.gov/

 Zer moduzko uda euki dezute? Olatu onak? Denok dakigu gure Peruanoek olatu bikainak hartu dituztela, ea beraiekin biltzen naizen eta kronikatxo bat jartzen degun blogean. Nik ere olatu bikainak hartu ditu Bourdaineseko superbank-ean, bi hilabete eta erdi egon da jo ta su ia egunero funtzionatzen.

Jarriko dizuet nik ateratako argazkirenbat.

Ala!! gero arte!!

 

kepa

kepa 2007-09-05 09:35 #1

Hiper-plato? Ointxe cam-ean metro-erdi bat ikusten da barren eta atzo txiki zauan baina zeoze artu ahal izan genuen, olatu falta hau pixkat asetzeko,jeje.

PAtxi

PAtxi 2007-09-05 09:37 #2

aupa Pepi, etorri zaigu pilak jartzeko garaia, blok-ean idatzi, lanean jarraitu, olatu txikiak...............se lavi. bueno pozten naiz dana betiko moduan ikusteak, ea laister olatuak gure gain dauzkagun, agian datorren asterterako.............ondo izan!!!!!!!!!!

pepi

pepi 2007-09-05 11:30 #3

neri berdina gertatu zait Kepa!! Olautxo batzuk badudela ematen du, haber arratsaldian.BOOO!!!!

kepa

kepa 2007-09-05 12:54 #4

Haize olatuak dirudite asike badaezpada ilusio asko ez ditugu ingo. Ale, ointxe bazkaldu ta lanea berriz, ea gero zer topatzen deun... On ein!!!!


Utzi iruzkina: