hitzperimentu bat osasunguran

UDA BADA, BADA, BADU.12 lagunek hartu duzue parte AstohitzA itzultzen eta atzo gauean egin nuen kamiseten zozketa. Saridunak, Gorka eta Iratxe (->h). Batak facebookean eta besteak blog honetantxe laga zenuten mezua. Eskertu nahi nuke guztion partaidetza.Orain ikasturte berriari ekiteko tenorea heldu da, opor luzeen ondoren. Bihar palindromo ariketa berri batekin abiatuko gara. Ez galdu ;)


Irudian, astohitza. Esanik erruz egi bat ta bi gezurrekin ase.Jende askok galdetzen dit ea zer esan nahi duen ("tradĂșcemelo") eta euskaraz dakigunon artean ere, bakoitzak bere irakurketa propioa egiten du.Beraz, deialdi bat egin nahi dut hemendik, ASTOHITZAren itzulpen eta interpretazioak biltzeko.Biziki eskertuko nizueke berba palindromiko hauen erdaretarako itzulpenak, hala nola, ASTOHITZAren inguruko ulerkerak orohar. Ekarpenak bi modutan egin ditzakezue, alde batetik, blog honetan, mezu honi erantzunez, eta beste batetik Twitter bidez, #astohitza etiketa erabiliz.Mezua bidaltzen duzueno...


Erdi lo zegoela, auzoko futbolzalea oihuka hasi zitzaion. Egoera, hurrengo palindromo ezkutuak adierazten du:6 4... 3!(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen.)


Oraingoan hieroglifiko gisa dator ariketa. Erantzuna palindromoa da, jakina. Erreparatu irudiari:3, 6, 8 6.(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen.)


Palindromoek, simetriaren kapritxoaz, eszena bitxiak irudikatzen dizkigute batzutan. Esaterako, hurrengo hau:Han zegoen bera, aseturik, erne, ia gaztetuta, kasik maldizio zelarik, pizzarekin sipahi zaldunari baiezkoa (dirudienez) emanez.3 3, 3 3, 5 2, 5 2, 8 9 6, 3 5, 6.(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen. Palindromoa bakarra da)


Karpov-ek bere xakeko fitxak galdu zituen, baina guztiak errekuperatu ditu bat izan ezik. Titularraren arabera, bila ari da. Baskonia saskibaloi taldeak etxean jokatu du, eta aurretik kanpoan jokatutako partiduan erakutsitako intuiziorik gabe. Galdu omen du, titularraren arabera.Afganistango fundamentalistek mendebaldekoon gorputz atal jakin batean jarri dute, ez begirada, baizik eta beste gauza bat. Titularra irakurtzean oihua bota dut.-- @page {"8 6 4". "4 4 3". "5 9 9". 1!(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letr...


Hemen duzue nickdutnik telebista saioaren erreportaia sorta, tartean blogari hitzperimentatzaile honi egindakoa, hauxe.


Txerokiak palindromoa bota zion gizon zuriari, hau tranpatan harrapatu zuenean:-8, 5-4!(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen.)



Palindromo errezitatuek xarma berezia dute, sonoritate propioa.Grabatu eta, ispilu ariketa batez, buelta ematen diegunean, idatziz simetrikoa dena, hotsez ere beharko lukeela pentsa genezake, baina ez du zertan hala izan behar bete-betean. Adibidez "inoren" eta bere ispilua "neroni", grafiaz bata bestearen buelta dira. Baina, soinuz ez. "Ñ" bat baitugu alde batera, eta "NI" bat bestera.Entzun esperimentua: Honek esan nahi du, baita ere, idatziz erabat simetriko ez diren berbak, atzeraka entzutean, simetriko izan daitezkeela, hau da, AztihitzA ez du zertan AstohotsA izan behar. Eta alderantz...


zerorajasoa 1456153905845

2007ko abuztuan hasi zen blog honen abentura. 2011ko martxoaren bukaera honetan laga egingo dut eta http://zerorajasoa.com blog berrira salto egin. Artxibo ederra geratzen da hemen, palindromo ariketak eta bestelako hitzperimentuak. Blog berrian ikusiko dugu elkar. Eskerrik asko. _________________ MarkosGimenoVesga