Kategoria: palindromo
"Poloniako kotxe txurietatik, Ana,zein da zuk daukazuna?" Lópezek esana.Palindromoa osatuz Anak erantzuna"kasik nauzu leporainoko diruduna".-2 8 4 4 4, 3? -2 5 5 9, 5. Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.Palindromo Tailerra ere ematen dihardut, agian interesatuko zaizu.
"Erre naute Ala ta fededun bortitzek.Fabore fatala niri bihozgabeek!"Esana berridatzi zazu esku onez irakurri dezagun aurrera ta aldrebes.3 2 8 8 5 4. 8! 1, 2 6 6! Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.Palindromo Tailerra ere ematen dihardut, agian interesatuko zaizu.
Zapo zikoitza dugu Basagoiti jauna Tabernan litio gasa opatu ez diotenaHalako zoroa da gaur palindromoaAntonio baino misteriotsuagoa3 6, 2. 1. 9. 5 4 8 2 3. Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.Palindromo Tailerra ere ematen dihardut, agian interesatuko zaizu.
"Eritropoyetinagaz, denak emanda!"Bin Ladeni esaka palindromoa han da.-3, 7! 5 "1 4"! Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.Palindromo Tailerra ere ematen dihardut, agian interesatuko zaizu.
Kaixo, palindromozale.Apirilaren 2an Nazioarteko Palindromogileen Klubaren topaketa izango da Ermuan, eta pentsatu dut agian interesgarri irudituko zaizula eta etortzera animatu ahal zarela. Goizean Lobiano kulturgunean elkartuko gara palindromogintzaren inguruan berba egitera, eta gero bazkaria egingo dugu Urkaregi jatetxean. Arratsaldean ekitaldi publiko bi izango dira. Bata, palindromo irakurketa, bertaratutako palindromogileen eskutik, eta antzerki palindromiko pieza txiki pare bat. Bestea, iluntzean, Pablo Nemirowsky palindromogile eta bandeoijolearen tango kontzertua.Ondoren afa...
Kitarren asanblada txunditze alderamostradoretik, ikara latz batez, zera.Zerak zer izaera? Auskalo, aurrera! Palindromoa non da? Hauxe da galdera.7 9 7 5, 3 8 2 8. Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.Palindromo Tailerra ere ematen dihardut, agian interesatuko zaizu.
"Caponeri hiru bala, erail eta kito. Problematik kanpo haiz, hiltzear, finito." Palindromoak badu euskara ez dena Ave Cesar, non dago asmatuko duena?3 4 4, "5" 3 4. 4 8 7, "8", 4.Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.Palindromo Tailerra ere ematen dihardut, agian interesatuko zaizu.
"Puta bat bazen, Ane, Grezian boterez,hirian zorra aipatu ta arroza eman ez." Hara, palindromoak diotsuna, Unai,dioenaz gainera, esango dizu ai.3 5, 4, "5-5" 8 4 3 6 7 5. 4!Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.Palindromo Tailerra ere ematen dihardut, agian interesatuko zaizu.
Honela dio palindromo ezkutuak:Itsusi dihardute. Merkatuko iskanbilaz dihardute.3 4 5. 7 7 3 4.Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.Palindromo Tailerra ere ematen dihardut, agian interesatuko zaizu.
Gaurko palindromoa, hitzperimentuak ogibide nahiko lituzkeen batek esana:Ai, eztiki adoretsu ni, eta hitz jostagarriz ogia!2, 6 7 3, 3 5 7 4!Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.Palindromo Tailerra ere ematen dihardut, agian interesatuko zaizu.
Gaurko palindromoak zera dio:-Ebaristok ez du entzuten. Gizona osasuntsu dago erre barik.-3 5. 6 4 7 4.Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.Palindromo Tailerra ere ematen dihardut, agian interesatuko zaizu.
Adi, palindromozaleak eta berbajale oro: Arrasateko AED elkarteak "euskarazko palindromo lehiaketa" deitu du. Lanak e-mailez bidali beharko dira aed@aedelkartea.com helbidera otsailaren 11ra bitartean.Hasiera emateko edo, palindromo tailer bat emango dut Arrasateko Kulturateko areto nagusian, bihar, abenduaren 28a, arratsaldeko 18:30ean.Eragin arkatzei!Egunotan bada beste lehiaketa palindromiko bat, REVER mugimenduak bultzatua, gazteleraz: Mikroipuin palindromiko lehiaketa. Egin klik irudian informazio gehiagorako:
Hurrengo palindromo ezkutuak zera dio: Suposizio lasaia: bi aste eta arratsalde bat dira Ipar Amerikako Estatu Batuetako berrogeita laugarren presidentea herabeti dabilela.4 4: 8 6 5 9.Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.Palindromo Tailerra ere ematen dihardut, agian interesatuko zaizu.
Horrela dio topatu beharreko palindromoak:Letra bat eliminatu ezazu, desagertaraziz beldurrak, laztura eta... jakingo bazenu! "1" 3, 8 6, 3 2... 8!Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.Palindromo Tailerra ere ematen dihardut, agian interesatuko zaizu.
Kokaina ebakitzen ari ziren bi lagun, horretarako kareharria karraskatuz. Batek besteari diotso:-Kareharriz ondo, ezta?Besteak erantzun:-Holako kokaina marra... halako astinduak!(Bi esaldiek palindromo bakarra osatzen dute)-8 2, 3?-9 4 5... 6 8!Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.Palindromo Tailerra ere ematen dihardut, agian interesatuko zaizu.
Kepak eta biok palindromoak maite ditugu eta elkarri botatzen dizkiogu askotan gure solasetan. Gautxoriez ari ginela, hauxe helarazi nion: Gau putari garagardoa, sexua... hola bekatari dira eta. Aizu, esaldi hau maiz errotatu. Puag!3 6 5, 5... 7 8 4 2. 4, 5 5 5 6. 4!Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.Palindromo Tailerra ere ematen dihardut, agian interesatuko zaizu.
Halako batean, loteria tokatu zitzaion. Lagunak esan zion autoaren txapa konpontzeko balia zezakeela lortutako dirutza. Eta berak palindromo batekin erantzun:-Txapa? Utikan zorrak!-10? 4 6!Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.Palindromo Tailerra ere ematen dihardut, agian interesatuko zaizu.
Tailertxo bat prest daukat palindromoen mundutxoa aurkezteko. Zenbait ikastetxe, euskaltegi eta bestelako kulturgunetan aritu izan naiz. Zure elkarterako-edo interesgarri baderitzozu, idatzi egidazu. Hemendik, adibidez.Eskerrik asko.Markos.
2010eko Kameratoian, Ermuan, lau egunetan egin dugun lana, "muga-mugan" gaia jarrita.
Hurrengo palindromoak "Henry Bengoa Inventarium" liburuaz hitz egiten du. Hala dio:"Kra" berba esaten du liburu hark. "3" 5 3 6 4.Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
Halaxe dio topatu beharreko palindromoak:-Tente, babalore! Zurginak asaldatu ditut-eta bularra gartsuki askatuz.-3, 8! 8 7 8 5 4 8.Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
Horrela dio topatu beharreko palindromoak:Eba idealista delikatua da, eta ni zurrupada barik geratu naiz.3 7 4, 2 2 7 4.Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
Irudikoa ernarazi nahiko luke hurrengo palindromoak:4 6 9Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
Aurrekoan jakin nuen ordiziarrak "azak" direla. Hor doa ariketa berria, Jakintza ikastolako palindromozaleei eskeinia.Aza, palindromo jangarria da. Baina, baita droga (palindroga?) boteretsua ere. "Atsedenik ez drogarik gabe". Gogoratzen kanpaina hura? Bada, azek ere martxa amaigabea eskaintzen dute. Hala dio behintzat palindromo ezkutuak:"6 6 3"Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.PS:Gaurko ariketa erreza dela esango nuke. Sukram.
Erantzun hurrengo galderari palindromo ezkutuarekin:Zer dira Bloggers, Floggers, Vloggers eta Mloggers taldeak?3 5 7Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.