Palindromo ariketa (azak)

zerorajasoa 1456153905845 hitzperimentu bat osasunguran | 2010-10-13 03:10
10

Aurrekoan jakin nuen ordiziarrak "azak" direla. Hor doa ariketa berria, Jakintza ikastolako palindromozaleei eskeinia.

Aza, palindromo jangarria da. Baina, baita droga (palindroga?) boteretsua ere.
"Atsedenik ez drogarik gabe". Gogoratzen kanpaina hura?
Bada, azek ere martxa amaigabea eskaintzen dute. Hala dio behintzat palindromo ezkutuak:

"6 6 3"

Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.

PS:
Gaurko ariketa erreza dela esango nuke. Sukram.

Jatsu

Jatsu 2010-10-13 11:11 #1

Iepala! Hor nir erantzuna!

AZEKIN ETENIK EZA

Kalab Aza

Kalab Aza 2010-10-13 19:51 #2

Palindromo berri bat sortzea espero dut...

Azaoka kokako aza

jauzmendi

jauzmendi 2010-10-15 15:07 #3

noizko amaitu aza

suposatzen det gaizki dagoela, baina saiatzeagatik...

Julen

Julen 2010-10-16 11:20 #4

Sukramek erraza dela esango luke baldin eta erraza izango balitz.

Ez dut inondik inora harrapatzen! Pistak geroz eta ezkutuago jartzen dituzulakoan nago. Edo testuak geroz eta gehiago nahasten gaituela.

sukram

sukram 2010-10-17 23:27 #5

AZEKIN ETENIK EZA.
Benetan uste nuen erreza zela, baina, enpin, dirudienez ez da guztientzat hala izan. Jatsuk bete-betean jo du, ez dakit asko kostata. Kalab Azak palindromo berri bat asmatu du, bai, baina nik behintzat ez dut ezer ulertzen (azaoka?). Jauzmendiren saiakera eskertzen da, nahiz eta simetriaren arrastorik ez topatu. Julen, eskertzen dizut zure komentarioa, kontutan izango dut hurrengoetan.
Eskerrik asko guztiei parte hartzeagatik. Segi hortxe.

Maite Goñi

Maite Goñi 2010-10-18 10:08 #6

Kaixo, Markos!

Asmatzeko bidean geunden (gelan denok batera egiten ari ginen) eta halako batean batek erantzuna esan du!!!! Enfin, gehiago praktikatu beharra daukagu. Mila esker guri eskaintzeagatik palindromoa. Ze goxoak garen azak!!!! ;-)

Muxu handi bat Ordiziatik,

Maite eta euskaljakintza6 osoa

Kalab Aza txinatarra

Kalab Aza txinatarra 2010-10-18 12:52 #7

iepala, azaoka da "por manojos, por gavillas" ta azaoa da eskukada. Banekien hura ez zen palindromo zuzena, baina zer pasatuko da kokako azak azaoka jango bazenituzke? Ba seguraski "Azekin etenik eza" jajaja Logikoa da, ez ta?

Beno, ea hurrengoan asmatzen dudan!

sukram

sukram 2010-10-18 13:17 #8

Milesker, Maite eta euskaljakintza6, orain ariketa berria duzue asmatzeko, astelehenero bezala. On egin.
KalabAza txinatarra, azaoka esker azalpenagatik. Hitz berri bat kalabazarako.

Kalab Asín

Kalab Asín 2010-10-18 14:31 #9

Parkatu! "Banekien hura palindromo zuzena EZ ZELA" Beti euskara ostiatzen...

iosu

iosu 2010-10-26 14:12 #10

ba bai, nahiko erreza.

Utzi iruzkina: