Topaketa palindromikoa Ermuan

zerorajasoa 1456153905845 hitzperimentu bat osasunguran | 2011-02-18 18:12

Kaixo, palindromozale.
Apirilaren 2an Nazioarteko Palindromogileen Klubaren topaketa  izango da Ermuan, eta pentsatu dut agian interesgarri irudituko zaizula eta etortzera animatu ahal zarela.
Goizean Lobiano kulturgunean elkartuko gara palindromogintzaren inguruan berba egitera, eta gero bazkaria egingo dugu Urkaregi jatetxean. Arratsaldean ekitaldi publiko bi izango dira. Bata, palindromo irakurketa, bertaratutako palindromogileen eskutik, eta antzerki palindromiko pieza txiki pare bat. Bestea, iluntzean, Pablo Nemirowsky palindromogile eta bandeoijolearen tango kontzertua.
Ondoren afaria egingo dugu, berriro Urkaregi jatetxean.
Etortzerik nahi izanez gero idatzi egidazu, arren, martxoaren 2a baino lehen.


Leave a Comment: