palindromo ariketa (pizza)
Palindromoek, simetriaren kapritxoaz, eszena bitxiak irudikatzen dizkigute batzutan. Esaterako, hurrengo hau:
Han zegoen bera, aseturik, erne, ia gaztetuta, kasik maldizio zelarik, pizzarekin sipahi zaldunari baiezkoa (dirudienez) emanez.
3 3, 3 3, 5 2, 5 2, 8 9 6, 3 5, 6.
(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek
osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen. Palindromoa bakarra da)
Iruzkinak
iosu 2009-07-07 11:50 #1
zen ase, zen adi, gazte ia, birao ia, pizzagaz zipaioari baietz, agi danez ,esanez.
sukram 2009-07-07 14:40 #2
Bikain, Iosu. Tradizioaren arabera, letra larriz berridatziko dut erantzuna:<br />ZEN ASE, ZEN ADI, GAZTE IA, BIRAO IA, PIZZAGAZ ZIPAIOARI BAIETZ, AGI DANEZ, ESANEZ.<br />
Utzi iruzkina: