Halako batean, loteria tokatu zitzaion. Lagunak esan zion autoaren txapa konpontzeko balia zezakeela lortutako dirutza. Eta berak palindromo batekin erantzun:-Txapa? Utikan zorrak!-10? 4 6!Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.Palindromo Tailerra ere ematen dihardut, agian interesatuko zaizu.
Tailertxo bat prest daukat palindromoen mundutxoa aurkezteko. Zenbait ikastetxe, euskaltegi eta bestelako kulturgunetan aritu izan naiz. Zure elkarterako-edo interesgarri baderitzozu, idatzi egidazu. Hemendik, adibidez.Eskerrik asko.Markos.
2010eko Kameratoian, Ermuan, lau egunetan egin dugun lana, "muga-mugan" gaia jarrita.
Hurrengo palindromoak "Henry Bengoa Inventarium" liburuaz hitz egiten du. Hala dio:"Kra" berba esaten du liburu hark. "3" 5 3 6 4.Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
Halaxe dio topatu beharreko palindromoak:-Tente, babalore! Zurginak asaldatu ditut-eta bularra gartsuki askatuz.-3, 8! 8 7 8 5 4 8.Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
Horrela dio topatu beharreko palindromoak:Eba idealista delikatua da, eta ni zurrupada barik geratu naiz.3 7 4, 2 2 7 4.Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
Irudikoa ernarazi nahiko luke hurrengo palindromoak:4 6 9Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
Aurrekoan jakin nuen ordiziarrak "azak" direla. Hor doa ariketa berria, Jakintza ikastolako palindromozaleei eskeinia.Aza, palindromo jangarria da. Baina, baita droga (palindroga?) boteretsua ere. "Atsedenik ez drogarik gabe". Gogoratzen kanpaina hura? Bada, azek ere martxa amaigabea eskaintzen dute. Hala dio behintzat palindromo ezkutuak:"6 6 3"Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.PS:Gaurko ariketa erreza dela esango nuke. Sukram.
Erantzun hurrengo galderari palindromo ezkutuarekin:Zer dira Bloggers, Floggers, Vloggers eta Mloggers taldeak?3 5 7Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
Betiko taberna zeharo aldatu didate. Ohiko soinu kitarrero basatia eta garagardo kaƱak desagertu dira. "Kalitatearen" izenean.Orain, kitarra entzuten da, baina suabe-suabe. Eta edateko, ezki-ur kikara bat atera ez dit ba!Sututa, egindako aldaketez potrotaraino nagoela esan diot barrakoari, eta etortzeko kalera jipoia jasotzera. Horixe esan diot, bai, hurrengo palindromoa erabiliz:7 4, 4 3 4... 11 2 7 "10". 5 8!Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.PS:Batzuetan, hizkuntzaren iturriak guztia eman duen sentsazioarekin, etsipenak hartzen nau, palindromo hobeagorik ez dudala ate...
2007ko abuztuan hasi zen blog honen abentura. 2011ko martxoaren bukaera honetan laga egingo dut eta http://zerorajasoa.com blog berrira salto egin. Artxibo ederra geratzen da hemen, palindromo ariketak eta bestelako hitzperimentuak. Blog berrian ikusiko dugu elkar. Eskerrik asko. _________________ MarkosGimenoVesga
-Ze poloniar opel zuri duzu, Ana?-Ia nauzu diruz leporaino, Lopez.:)
-ze poloniar opel zuri duzu, ana?-ia nauzu diruz leporaino, lopez.
Hau erreztxoagoa zen: Ze Poloniar Opel zuri duzu Ana? Ia nauzu diruz leporaino, Lopez
- Ze Poloniar Opel zuri duzu, Ana? - Ia nauzu diruz leporaino, Lopez.