hitzperimentu bat osasunguran

Gaurko palindromoa, hitzperimentuak ogibide nahiko lituzkeen batek esana:Ai, eztiki adoretsu ni, eta hitz jostagarriz ogia!2, 6 7 3, 3 5 7 4!Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.Palindromo Tailerra ere ematen dihardut, agian interesatuko zaizu.


Gaurko palindromoak zera dio:-Ebaristok ez du entzuten. Gizona osasuntsu dago erre barik.-3 5. 6 4 7 4.Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.Palindromo Tailerra ere ematen dihardut, agian interesatuko zaizu.



Velada con punkpoetas con café y entre porretas. Titulu horren pean arituko gara Gordo eta biok testu batzuk errezitatzen. Ostegunean, hilak 30, gaueko 11etan, Ermuko Infreñu tabernan. Gonbidatuta zaude.


Adi, palindromozaleak eta berbajale oro: Arrasateko AED elkarteak "euskarazko palindromo lehiaketa" deitu du. Lanak e-mailez bidali beharko dira aed@aedelkartea.com helbidera otsailaren 11ra bitartean.Hasiera emateko edo, palindromo tailer bat emango dut Arrasateko Kulturateko areto nagusian, bihar, abenduaren 28a, arratsaldeko 18:30ean.Eragin arkatzei!Egunotan bada beste lehiaketa palindromiko bat, REVER mugimenduak bultzatua, gazteleraz: Mikroipuin palindromiko lehiaketa. Egin klik irudian informazio gehiagorako:


Hurrengo palindromo ezkutuak zera dio: Suposizio lasaia: bi aste eta arratsalde bat dira Ipar Amerikako Estatu Batuetako berrogeita laugarren presidentea herabeti dabilela.4 4: 8 6 5 9.Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.Palindromo Tailerra ere ematen dihardut, agian interesatuko zaizu.


Hiru kontzertu desberdin, jarraian, Ermuko hiru gune desberdinetan. Bertaratzerik ez baduzu, hemendik jarraitu ahal izango duzu.Watch live streaming video from pamzuzenean at livestream.com


Horrela dio topatu beharreko palindromoak:Letra bat eliminatu ezazu, desagertaraziz beldurrak, laztura eta... jakingo bazenu! "1" 3, 8 6, 3 2... 8!Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.Palindromo Tailerra ere ematen dihardut, agian interesatuko zaizu.


Kokaina ebakitzen ari ziren bi lagun, horretarako kareharria karraskatuz. Batek besteari diotso:-Kareharriz ondo, ezta?Besteak erantzun:-Holako kokaina marra... halako astinduak!(Bi esaldiek palindromo bakarra osatzen dute)-8 2, 3?-9 4 5... 6 8!Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.Palindromo Tailerra ere ematen dihardut, agian interesatuko zaizu.


Kepak eta biok palindromoak maite ditugu eta elkarri botatzen dizkiogu askotan gure solasetan. Gautxoriez ari ginela, hauxe helarazi nion: Gau putari garagardoa, sexua... hola bekatari dira eta. Aizu, esaldi hau maiz errotatu. Puag!3 6 5, 5... 7 8 4 2. 4, 5 5 5 6. 4!Heldu berrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.Palindromo Tailerra ere ematen dihardut, agian interesatuko zaizu.


zerorajasoa 1456153905845

2007ko abuztuan hasi zen blog honen abentura. 2011ko martxoaren bukaera honetan laga egingo dut eta http://zerorajasoa.com blog berrira salto egin. Artxibo ederra geratzen da hemen, palindromo ariketak eta bestelako hitzperimentuak. Blog berrian ikusiko dugu elkar. Eskerrik asko. _________________ MarkosGimenoVesga