NI, ZE IKUR UKIEZIN
2005ean edo, ermuko eskilarapeko ateneoan palindromo eta simetria tailerra eratu zen.esperientzia haren haritik sortua da blog hau.tailerrerako gonbiteak honela zioen:"etorri, ez? jolastu nahi baduzu, ez galdu aukera, ekarri lapitzak. bestela, lapitzak ekarri-aukera galdu. ez baduzu nahi jolastu, ez etorri."
elkarrizketa palindromikoa, orain, leihoan, loaurreko zigarroari despedidako muxuak ematen ari natzaiola, auzoko bikote eskandalosoenari aditua: -AI!-ZE BA?-GRANOA!-NON?-AZAL PUTA! KREMA?-MERKATU PLAZAN ONA! ONAR GABEZIA
kontrakoa dirudien arren, palindromoek, bestelako berbek ez bezala, irakurketa bakarra dute.ac-dc taldearen kantuek, alderantziz entzunez gero, mezu satanikoak omen zituzten, hala ikasi nuen nik.abba taldearekin ez da hori ematen, abba palindromoa baita, eta kantuak ere simetrikoak dituzte, atzeraka entzun eta frogatu besterik ez duzue.beraz, eta bigarren zerbeza hau lekuko, sententzia botako dut:mezu palindromikoak egiazkoagoak dira, kontrairakurketan ez baitute kontraesanik, edonondik begiratuta, egia bera diote, egia berdaderoa beraz. adibidez:ONA SARRI BIRRA, SANO
lagun taldean, batek zotina.-niri, ura edaten joaten zait, egin froga.ezer.-putaidearik ez daukazue, a ber... susto!ezin.-laga niri, honek aztikeria dirudi baina zotina kentzen du.hor ipintzen du "aztiak" laguna buruzbehera, arnasbideak itxita.ezta.denak jartzen dira begira lagun japoniarrari, ekialdeko jakituriaren erremedio baten esperoan, eta honek, euskara garbian, palindromoa botatzen du:OSAKAN, ADI AZTI, ZOTINA, OKATUTA PUZKARRAK ZUPATUTAKOAN ITO ZITZAIDAN. AKASO...
ERO, LUZAZ ERRE ZAZU, LORE
Hauxe da, ongi etorri palindromo festa AURREKOOK ERRUA? ATZEKOOK EZTA! AUTORE EROTUA lapitza da ezpata AUTORE BEROTUA ATARA ZARATA! KARRATUTARRAK dira egungo izurrite euren zirkuluetan ETIKA DAKITE Ortografi akastun zer daki ta zer ez hurrengo kapikuak ZEUTAKO KATUEZ? OGIA IGO dio simetriak hala TA BADAKAR OGIAKAI, GORAKADA BAT Idazten ari dena nekatzen da nekez letra-saldan barrena ZER EZABA, ZER EZ Bideari bira bi bero bedi hainbat bueltan betor beterik TA BARE ERABAT
deitura palindromikodun Julio Medem filma berria aurkezten ari da egunotan, Caótica Ana.pelikula honen bertsio euskaldunarentzako izena proposatzera ausartzen naiz txoko honetatik. hauxe:ANA BASAGOITI
-freskagarri bat, mesedez.-pajitarekin?-ez, pajitabakoa.-...
2007ko abuztuan hasi zen blog honen abentura. 2011ko martxoaren bukaera honetan laga egingo dut eta http://zerorajasoa.com blog berrira salto egin. Artxibo ederra geratzen da hemen, palindromo ariketak eta bestelako hitzperimentuak. Blog berrian ikusiko dugu elkar. Eskerrik asko. _________________ MarkosGimenoVesga
-Ze poloniar opel zuri duzu, Ana?-Ia nauzu diruz leporaino, Lopez.:)
-ze poloniar opel zuri duzu, ana?-ia nauzu diruz leporaino, lopez.
Hau erreztxoagoa zen: Ze Poloniar Opel zuri duzu Ana? Ia nauzu diruz leporaino, Lopez
- Ze Poloniar Opel zuri duzu, Ana? - Ia nauzu diruz leporaino, Lopez.