zotina han itoz
lagun taldean, batek zotina.
-niri, ura edaten joaten zait, egin froga.
ezer.
-putaidearik ez daukazue, a ber... susto!
ezin.
-laga niri, honek aztikeria dirudi baina zotina kentzen du.
hor ipintzen du "aztiak" laguna buruzbehera, arnasbideak itxita.
ezta.
denak
jartzen dira begira lagun japoniarrari, ekialdeko jakituriaren
erremedio baten esperoan, eta honek, euskara garbian, palindromoa
botatzen du:
OSAKAN, ADI AZTI, ZOTINA, OKATUTA PUZKARRAK ZUPATUTAKOAN ITO ZITZAIDAN. AKASO...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: