Euskarazko palindromorik ederrena, ortuak ematen duen hau. Labur eta zehatz, alfabetoa zeharkatzen du, hasieratik bukaerara salto eta buelta jatorrira, galtzu barik. Ederragorik?Aza, lehiazko kirolarientzako jaki paregabea ere bada. Palindromoak hala dio behintzat:AZEKIN, ETENIK EZA
Matematika azterketa, bi ikasle, ariketa bakarra. Irakaslearen deskuido batean, ikasle batek besteari, ahopean:-Zein da emaitza?Besteak, dudati, zera erantzuten dio:-5 2.(zenbakiek, topatu beharreko palindromoaren hitzen letra kopurua adierazten dute)
Pertsonaiak (agerketa ordenean):Daniela, medikuaIna, gaixoaIker, Danielaren semea (ez du hitzegiten)Eszenan Daniela, mantal txuriaz. Ina sartzen da, zakil bana sudurzuloetan trabatuta.-ESAN, AKITU ZEN ERROTA?-NUEN ZERO ZAURI, DANIELA, ADI!-DEBARA JO TOLEDO-MINEZ.-E?-MUSUK IREKI.-AI! AI!-ZE, ANIMOSA?-KALE-PENA ZAKU BATEK, AI, MINA.-...-DIRUZ...?-MEDIKU...-ZOTINA-ETA?-BARE. ATARA ZAKIL PUSKAK!-SUPLIKA-ZARATA ERA BATEAN ITO, ZUK.-IDEM ZURI, DANI. MIAKETA BUKAZAN, EPEL.-AKASO MINA?-EZ. IA-IA.-IKER! IKUS, UME.-ZE, NI MODELO?-TO, JARABE.-DI-DA!-ALE, INA.-DIRUA ZOR?-EZ.-NEU NATORRENEZ...-UTIKAN...
Ero bat piercing-dendan sartu da. Zulatuei adarra jo asmoz, kafeontzia kentzen die.Orduan, hurrengo berba elkartruke palindromikoa sortzen da, eroak ironiaz piercingdunei eta hauek zakar lapurrari: -3 6 8? -6 8, 4!(Zenbakiek zera adierazten dute, topatu beharreko palindromoa osatzen duten hitzak eta hauen letra kopurua. Palindromoa bakarra da, sei hitzekoa)argazkian Mirin Dajo, fakirra.
Ariketa hau errezagoa da, hasiberrientzat beren-beregi. Droga guztia mahaigainean dago, eta lagun koadrilla bere inguruan. Bapatean txirrinak jotzen du. Ustekabeko bisita: Ane. Oihuka hasten dira:-3 2! 5 5 4!(Zenbakiek zera adierazten dute, topatu beharreko palindromoa osatzen duten hitzak eta hauen letra kopurua.)
(Oharra despistatuentzat: Zenbakiek topatu beharreko palindromoaren letra kopurua adierazten dute, bete beharreko hutsuneak.) Palindromoak honela dio:Hau da hau jazarpen kasu kausazkoa: batek daki zerk ekarri duen zer, "La Faraona"k sua ala honek Estatu Batuetako sare falta.1 2 5 4 7: 7 5 3 3 4 5 4 3.
Solas sexuala, asmatu beharrekoa. Elkarrizketa, osotasunean, palindromoa da. Hutsuneak bete. Batak bestea animatzen du sexua zoro eta pozik luza dezan. Besteak erantzuten dio, eztiki, ondoan duen porra barnera dezala. -3 4 4, 5, 5. -5 5 3 5, 4.
Nagiek aise pipatzen, gustora 5-5 8 4, 9 4(bisitari berrientzat oharra: palindromo ezkutua aurkitu behar da, hutsuneak beteaz)
2007ko abuztuan hasi zen blog honen abentura. 2011ko martxoaren bukaera honetan laga egingo dut eta http://zerorajasoa.com blog berrira salto egin. Artxibo ederra geratzen da hemen, palindromo ariketak eta bestelako hitzperimentuak. Blog berrian ikusiko dugu elkar. Eskerrik asko. _________________ MarkosGimenoVesga
-Ze poloniar opel zuri duzu, Ana?-Ia nauzu diruz leporaino, Lopez.:)
-ze poloniar opel zuri duzu, ana?-ia nauzu diruz leporaino, lopez.
Hau erreztxoagoa zen: Ze Poloniar Opel zuri duzu Ana? Ia nauzu diruz leporaino, Lopez
- Ze Poloniar Opel zuri duzu, Ana? - Ia nauzu diruz leporaino, Lopez.