hitzperimentu bat osasunguran

"uno por ciento esquizofrenia" Ione Hernandezena, Julio Medemek ekoiztua. Gustatu zait, identifikatua sentitu naiz maiz pelikulan zehar. Etxera heldu eta nire lagun Plenur eta Zyprexa nituen zai.haikua gogoratu dut:ezagutu dutmarka utzi artekosasi ta laino


               Lagun bat etorri da bazkaltzera. Espagetiak seitan eta piperrekin. Txundituta laga dut postrearekin, Couland de chocolat prestatu dut, bainilazko izozkiarekin jan dugu, maite nau betirako. Kotxean eraman dut anaiarenera, La Polla Recordsen Salve CDa ikusi du eta bolumen brutalean, bentanak jaitsita egin dugu Azitainerainokoa. Garai onak haiek, orain ez da klase kontzientziarik, guztiak ustelak dira, peperoek eta gotzainek kalea hartu dute... Bera Valentziatik dator, eta nazka eginda dago, lagunak beste...


Bigarren saiakera. Lagako al dit nire konpiuter infektatu honek post hau bukatzen?Despedida polita neukan idatzita, baina zerbaitek jan egin du igotzera nindoanean. Bihar, katxarro honek sistema eragile berria ezagutuko du, debian echt, lagun onak egitea espero dut.Dena dago prest, artxibo baliogarriak kanpoko disko gogor berrian gordeta, betor linuxa eta etorri beharrekoak. Ikasi beharrekoak asko, imajinatzen dut, baina gogotsu nago.Ea posible dudan hau igotzea.Bihar arte.


Ideia hau Belleza Infinitaren webean topatu nuen lehendabizikoz, hemen. Baina bideoan tumatxa da.


-Eibarren "errabie"?-Ai! (barrez) Errabia!(Aitzi putak): -Rabixia!-Ixi!-barkatu...-piztia!


Inprimategitik atera berri da Nazioarteko Klub Palindromikoaren bilduma, irudian duzuena, Mexicoko Praxis argitaletxearen eskutik.Emailez jakinarazi didate eta hauxe besterik ez dakit oraingoz.Guztien artean, euskarazkoak aportatu ditugun bi palindromozale gaude, Juanan Sanabria (santurtziarra uste dut, ez dut pertsonalki ezagutzen) eta ni ("eibartarra" jarri didatenaren beldur naiz, eta ermuarra izanik, lagunak haserretuko zaizkit, fijo).Hurrengo asteetan eskutartean izango dut, kopia bana eskatuko dut Ermuko, Eibarko eta Eskilarapeko ateneoko liburutegientzat.Vitamina aldizkarian argitara...


Honako hau latinezko palindromorik ezagunena da, karratuan nola funtzionatzen duen garbi ikusten da irudian. Wikipedian horrela euskaratu dute: Arepo ereileak trebetasunarekin gidatzen ditu gurpilak. Batzuk diote, PATERNOSTER bi aldiz idatzi daitekeela letra hauekin, eta sobratzen diren bi A eta bi O hoiek alfa eta omega adieraziko luketela, otoitz kristaua osatuz.Euskarazko hurrengo honek misterio gutxiago dauka, kafe batzuk eta zigarro dexente tarteko, infreƱuko taberna zuloan sortua da, eta ez da gutxi. Aizan, igela zen, ez alegi nazia.Aizan, igela zenez, alegi nazia A I Z A ...


Eugene Ionescoren "La cantatrice chauve" (kantari burusoila) antzezten arituko gara berriro Ermuan, eta laster Eibarren. Obra horren surrealismo eta absurdutasunean murgilduta nabilelako, edo palindromoek, berez, mezu apetatsuak ematen dituztelako, halakoak suertatzen ari dira hemen plazaratutakoak, eroak.Hasiera batean eguneroko bat izan behar zuen blog honek, baina palindromizatu da erabat, badakit. Aurrerantzean post pertsonalagoak igoko ditudala pentsatzen dut, bizipenak-eta (penak?). Auskalo.Momentuz ariketatxo bat proposatu nahi dizuet.Puntua emanik, bertsoa osatzen lagunduko?OSO NAZI...


IZARA TROSKYK SORTARAZI IRUDIA STALINI LATSA IDURI TELOI PIOLET


(zenbakiek, topatu beharreko palindromoaren hitzen letra kopurua adierazten dute)"11", 10Palindromoak ez daki, guk bai: Mia Couto idazle mozanbikearrak, 1991ean. (Gazteleraz 1996an, Txalapartaren eskutik).


zerorajasoa 1456153905845

2007ko abuztuan hasi zen blog honen abentura. 2011ko martxoaren bukaera honetan laga egingo dut eta http://zerorajasoa.com blog berrira salto egin. Artxibo ederra geratzen da hemen, palindromo ariketak eta bestelako hitzperimentuak. Blog berrian ikusiko dugu elkar. Eskerrik asko. _________________ MarkosGimenoVesga