Couland de Xocolat
Lagun bat etorri da bazkaltzera. Espagetiak seitan eta piperrekin. Txundituta laga dut postrearekin, Couland de chocolat prestatu dut, bainilazko izozkiarekin jan dugu, maite nau betirako. Kotxean eraman dut anaiarenera, La Polla Recordsen Salve CDa ikusi du eta bolumen brutalean, bentanak jaitsita egin dugu Azitainerainokoa. Garai onak haiek, orain ez da klase kontzientziarik, guztiak ustelak dira, peperoek eta gotzainek kalea hartu dute... Bera Valentziatik dator, eta nazka eginda dago, lagunak besterik ez zaizkigu geratzen mundu ero honetan. Ruperren disko bat eraman du eta zenbait euskal poeten erreferentziak, baina esan diot agian zaila izango duela gaztelerazko itzulpenik topatzea.
Han laga dut, bere poz kutsakorrarekin, eta Calle 13 berreskuratu dut, aspaldiko partez
("mira los aburridos, con los pies deprimidos").
Arratsaldean izan dut, zerbait ahazten nuenaren sentsazio arraroa, koadernoan ez nuen ezer apuntatuta, beraz etxera etorri eta ordenagailuan trasteatzen ibili naiz, oraindik ez dut lortu wifia ibilaraztea eta pasilloan ari naiz, routerrari kable motzez lotua, prekario-prekario. Zerbait egin dut, baina. Zer iruditzen blogaren irudi berria?
Iruzkinak
Jatsu 2008-10-16 09:16 #1
Aupa Markos, jarri Couland de chocolaten errezeta besteok ikasteko!
Elegantea, bloga, izenburua ta guzti aldatuta. Hasieran ez nekien nora nentorren jeje!!!

J.

sukram 2008-10-16 12:40 #2
Blogaren izena, "a ber zero berdin bat", lehen, windowsen ondo ikusten nuen, baina Ubunturekin marratxoa zekusan 0aren azpian, tipo desberdina baitzen. Argazkitxoa sartu dut sistema guztietan a ber zero berdin bat ekuazioa berdin ikus dadin eta izenburua aldatu dut nahi gabe CSSarekin jolasten nenbilela. Bide batez, milesker baretutako otsoari, informazioagatik.

Errezeta: lau koilarakada gurin (mikroan bigundua) eta sei koilarakada azukre bol batean nahastu, hagaxkaz edo makinaz. Hiru arrautz gehitu, banaka, eta nahasten joan. Sei koilarakada irin eta gatz puntu bat bota eta nahastu. Txokolatea, %70ekoa edo fondant (250gr.), mikroan urtu eta oreari gehitu eta nahastu. Honekin 8 molde txikirako lain daukagu. Badaude silikonazko molde eder batzuk aurrez olioztatu beharrik ez dutenak. Edozelan ere, moldeak bete, ez topera, eta aurrez 190ÂșCra berotutako labean 11minutuz sartu.
Epelean jaten da, barruko txokolatea urturik delarik, bainilazko izozkiarekin batera, adibidez.

Utzi iruzkina: