yo he venido aquí a hablar de mi libro

zerorajasoa 1456153905845 hitzperimentu bat osasunguran | 2008-10-03 14:22

Inprimategitik atera berri da Nazioarteko Klub Palindromikoaren bilduma, irudian duzuena, Mexicoko Praxis argitaletxearen eskutik.

Emailez jakinarazi didate eta hauxe besterik ez dakit oraingoz.
Guztien artean, euskarazkoak aportatu ditugun bi palindromozale gaude, Juanan Sanabria (santurtziarra uste dut, ez dut pertsonalki ezagutzen) eta ni ("eibartarra" jarri didatenaren beldur naiz, eta ermuarra izanik, lagunak haserretuko zaizkit, fijo).

Hurrengo asteetan eskutartean izango dut, kopia bana eskatuko dut Ermuko, Eibarko eta Eskilarapeko ateneoko liburutegientzat.

Vitamina aldizkarian argitaratu zidaten lehendabizikoz palindromo bat, kontrazalean. Gero Anjel Lertxundik aipamen polita egin zidan bere zutabean, Arteletra proiektuaren hastapenetan. Ondoren bloga etorri zen, eta tartean SEMAGAMES boletinean aldizkako kolaborazioak.

Nire euskarazko palindromoen bildumak, berez, liburu baterako emango lukeela pentsatzen dut batzutan, liburutxoa, bitxia, kuttuna, eroa. (I hope that someone gets my message in a bottle)

Desiatzen nago "Sé verla al revéS" laztandu, usaindu, gozatzeko.


Utzi iruzkina: