hitzperimentu bat osasunguran

irudia http://fun-party-games.com/cats-cradle.htm Lagun bi, solasean, aspaldiko kontuez.Batak besteari:-Asko ginen, ezta?Besteak, ironiaz:-3 5, 5.-Ala...-3 3? 2 3?-konturatu zara palindromoekin erantzuten ari zarela?-4? 2? 2!(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen)


Ainarak torturatzen ez nauenean metamorfosia hasten dut, fruitu bilakatuz. Palindromoak ongi azaltzen du egoera:7 6 3, 2 6 2(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen)


Gaur, hausterre-eguna, ariketa bikoitza.A) Etxez etxe, entziklopediako liburukiak.4 3, 1 3 4irudia: http://www.masd2.comB) Nola deitu palindromo batekin irudiko horri? (Ez anbigramari, baizik eta lanpasari, zerriari, oinazpikoari... felpuduari, alegia.)5 6(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen)


Palindromo hitza grekotik dator, πάλιν (palin) "atzera" eta δρóμος (dromos) "itzuli" (wikipediatik hartua).Badira hainbat sinonimo: kapikua (katalanez cap i cua, burua ta atzea. Zenbakiei dagokio), retrógado (gazteleraz).Egin dezagun litEROtura pixka bat, eta ekar ditzagun palindromoaren sinonimo batzuk. Horra bi:AZTIHITZAHIZPILUA


Zerasana eman du Eibarren kartelak. Begira Jose Antonio Azpilikuetak Diario Vascon domekan ataratakoa.


Hemen eta hemen aipatu izan dut "Sé verla al revéS" palindromoen liburua. Aipatu bezala, edizioa txukuna da, baina, bada akatsen bat edo beste. Adibidez, autore erotu honen atalaren aurkezpenean E.Unanueren aipu bat dago. Esaldia palindromoa da euskeraz, baina gazteleraz soilik ageri da, eta klaro, ez du graziarik. Honela dio:"De paso, que la zeta esté en cabeza"Aurkitu dezagun jatorrizkoa:4 4 4, 4 5(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen)


Benito Morales eta Maria Zabala, senar-emazte abertzaleek, iaz, alaba galdu zuten. Nola zuen izena alaba zenak?5 5, 3 6(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen)irudia: Naiko


Eman dut hitza,jan dut ondoren etaeskatu pizza


Atzo dastatu genuen, Elgoibarko sotoan.6 4 5(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen)


Dagoeneko kalean da "Sé verla al revéS" Nazioarteko Palindromo Klubeko autoreen antologia. Mexikoko argitaletxe batek atara du, eta ezin da hemengo liburudendetan lortu. Bai, ordea, Eibarko eta Ermuko liburutegietan, eta, dakizuenez, Euskal Erkidego Autonomoko edozein liburutegitik eska daiteke, sarean baitaude.Aleren bat erosi nahi izanez gero eskatu niri, edo zuzenean Palindromo Klubaren arduraduneiEuskarazko aportazioa liburuan ez da handia, ez katalanerarekin alderatuz, noski, baina hor dago. Edizioa primerakoa da, txukuna eta mimatua. Komentatuko didazue (edo ez).


zerorajasoa 1456153905845

2007ko abuztuan hasi zen blog honen abentura. 2011ko martxoaren bukaera honetan laga egingo dut eta http://zerorajasoa.com blog berrira salto egin. Artxibo ederra geratzen da hemen, palindromo ariketak eta bestelako hitzperimentuak. Blog berrian ikusiko dugu elkar. Eskerrik asko. _________________ MarkosGimenoVesga