hitzperimentu bat osasunguran

Ordenagailua zoro dabil, eta teknikoak, aparatua luze begiratu ondoren, bere etsipena jakinarazi dit hurrengo palindromoa erabiliz:3 6 2 3 5.Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.


Demagun poema zati bat, gazteleraz:...sería nuestra piel una sierrarasgándonos en públicollorando.Alfa>betatze bidean dagoen itzultzaile automatikoak, Google-renak, honela itzultzen du gaur:ikusi zuen gure azalapublikoetan tearingnegarrez.ListenRead phoneticallyItzultzaile trebe batek makinak (inoiz?) emango ez digun itzulpen poetikoago edota, batez ere, palindromoa sortu lezake. Topatzen lagunduko?5 6 95 88Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.


Hona pertsonai berria, bere abenturak komikian kontatzea mereziko lukeena. Neska, izen abizen euskaldunekoa, eta superbotereduna: ikusezina da. Ia beti. Irribarre egiten duenean, goxo, lelo zein maltzur, orduan agertzen da gure begien aurrean.Hurrengo palindromoak aurkezten du gure lagun berria:6 5, 8 2.Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.PS:Pertsona izen batzuk batzutan hatxez eta bestetan hatxe gabe topa daitezke, jabearen gustuaren arabera edo, eta biak onartzen dira, dirudienez, nortasun agirietan-eta.Simetriaren legeaz gain ortografiaren arauen menpe ere dabilen p...


Amaitu dira oporrak. Ongi etorria palindromo ariketa berrietara. Pasa aurrera. Etxean zaude. Txunditzeko ala aspertzeko eskubide osoa duzu. Ez ahaztu bisita liburuan zure mezua lagatzea. Palindromo odoltsua da hurrengoa:Nahasmen moduan, izua. (Odolzalearen desira, han).7 7, 5. (11 6, 3).Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.PS:Sarraski batekin ikasturte berriari hasiera ematea ez dakit egokia den. Palindromoak, baina, bihurriak dira. Mezu apetatsuak sortzen ditu ispilu joko honek. Eta simetriaren lege hertsietan berbekin jolastera ausartzen den orok badaki OKELA BALEKO dela...


Abuztuaren bukaeran-edo helduko diot berriro blogari. Bitartean, Ermuko Santixau jaietako euskal birusaren aldarri palindromoarekin lagatzen zaituztet.Ondo izan.Sukram.


...eta berba-jarioaren jirabueltan palindromoa sortu zen, hizkuntzaren goxoki:Oparotasuna? Kea? Hitz-zaparradak ere errotazioan (du) gozoa, hitzak, jostagarriki saiatu eta bizi baitziharduen, bere kabuz, jelea sortuz.5? 3? 3-5 3 5 5, 5, 8 7 7 3, 4 4, 5 7.Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.PS:"Atrapa y aparta" dio gaztelerazko hizpiluak, eta palindromoari buruz ari da. Liluratzen zaitu ala nazkatu. Horregatik behar du izan dosi txikitan emana eta hartua. Erregina-jelea bezala:"Dosiei dagokienez, erregina-jelea palindromo freskoa hartzekotan, arto ale bat adinako tanta bat...


Zera dio topatu beharreko palindromoak:Nik pipatzen dut (gozamen ergela ote?) birika ez nagiekin.3 4 (6 3?) 5 2 10Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.PS:Ospitale psikiatrikoan asko erretzen da. Gogoratzen dut, nire lehendabiziko egonaldian, maniaren goren-gorenean, "objetivo: cáncer de pulmón!" kantatzen nuela zigarro batetik bestera. Eta egurra ikutu gabe. Birika bete ke harrotu eta patuari burla egitea gauza alua da, gero. Hamabi urte pasa dira eta erretzen jarraitzen dut, baina, harrokeria hura etsipena izatera pasa da. Lagako banu ere, kaltea jada egina legokeela p...


Erabaki bi hartu dut, eta pertsona arras kontraesankorra naizen aldetik ezin dut ziurtatu erabaki irmoak izango direnik, baina, tira: 1) Palindromo ariketei burutazio-pajeo-pertsonal bat gehituko diet, post scriptum bat, PS, ariketaren ostean. Ariketak ebazterakoan mesederik ez dute egingo ziurrenik, baina faltan botatzen nituen blogean unean uneko palindromoak eragiten dizkidan gogoetak. eta 2) Palindromo ariketen artikuluetako irudiak neronek sortutako irudiak izango dira. Ez dut orain arte jabetza eskubide arazorik izan inorekin baina "alegremente" hartu dut handik eta hemendik, ask...


Zaharren egoitzetan ia denetarik egiten dute, aisialdi programak gero eta aberatsagoak dira. Dantza, bidaiak, dominoa, eta orain: borroka librea. Aitona-amonak ring-ean dinbi-danba. Eta nola dibertitzen diren!  Gure aitonak, adibidez, izen artistikoa ere badauka: "Basaitona". Ez dago txarto, baina nik izenaren aldaera palindromoa proposatu diot, indar gehiago emango diolakoan-edo:"8 7"Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.


Maoistak bere liderrari bene-benetan diotso beldurra eta gerra zela, baina su-etena hurbil dela. Hurrengo palindromo ezkutuarekin diotso, gainera:3 3, 4. 6, 3, 5 4, 5.Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.


zerorajasoa 1456153905845

2007ko abuztuan hasi zen blog honen abentura. 2011ko martxoaren bukaera honetan laga egingo dut eta http://zerorajasoa.com blog berrira salto egin. Artxibo ederra geratzen da hemen, palindromo ariketak eta bestelako hitzperimentuak. Blog berrian ikusiko dugu elkar. Eskerrik asko. _________________ MarkosGimenoVesga