Erabaki bi
Erabaki bi hartu dut, eta pertsona arras kontraesankorra naizen aldetik
ezin dut ziurtatu erabaki irmoak izango direnik, baina, tira:
1) Palindromo ariketei burutazio-pajeo-pertsonal bat gehituko diet, post
scriptum bat, PS, ariketaren ostean. Ariketak ebazterakoan mesederik ez dute egingo ziurrenik, baina faltan botatzen nituen blogean unean uneko palindromoak eragiten dizkidan gogoetak.
eta 2) Palindromo ariketen artikuluetako irudiak neronek sortutako
irudiak izango dira. Ez dut orain arte jabetza eskubide arazorik izan
inorekin baina "alegremente" hartu dut handik eta hemendik, askotan
iturria aipatu gabe. Kitto.
Hala bedi
Sukram
Iruzkinak
Utzi iruzkina: