Palindromo ariketa (hitz zaparrada)

zerorajasoa 1456153905845 hitzperimentu bat osasunguran | 2010-07-13 03:17
4


...eta berba-jarioaren jirabueltan palindromoa sortu zen, hizkuntzaren goxoki:

Oparotasuna? Kea? Hitz-zaparradak ere errotazioan (du) gozoa, hitzak, jostagarriki saiatu eta bizi baitziharduen, bere kabuz, jelea sortuz.


5? 3? 3-5 3 5 5, 5, 8 7 7 3, 4 4, 5 7.


Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.


PS:

"Atrapa y aparta" dio gaztelerazko hizpiluak, eta palindromoari buruz ari da. Liluratzen zaitu ala nazkatu. Horregatik behar du izan dosi txikitan emana eta hartua. Erregina-jelea bezala:

"Dosiei dagokienez, erregina-jelea palindromo freskoa hartzekotan, arto ale bat adinako tanta bat hartu behar da egunean bitan, minutu batzuetan mihi azpian urtzen utziz."

Hor dago sekretua.

Iniesta jebi da

Iniesta jebi da 2010-07-14 12:37 #1

Zirra?
kea? ele-jario ere biran eztia, berba, ludikoki dulabre baitzen ari, bere oira,
jelea ekarriz

sukram

sukram 2010-07-18 17:33 #2

Txino, gertu zabiltza, baina, zer da OIRA? Baietz hurrengoan!<br />

norman

norman 2010-07-18 20:21 #3

Zirra? Kea? Ele-jasak ere biran eztia, berba, ludikoki dulabre baitzen ari, bere kasa, jelea ekarriz.

Demontres!

sukram

sukram 2010-07-18 20:44 #4

ZIRRA? KEA? ELE-JASAK ERE BIRAN EZTIA, BERBA, LUDIKOKI DULABRE BAITZEN ARI, BERE KASA, JELEA EKARRIZ.<br />Bikain, Norman. Saiatu zara, Txiniesta. Aupa, zuek. Eta izkutuan zabiltzaten beste palindromozaleak. Milesker. Orain, oporrak!<br />


Utzi iruzkina: