Palindromo ariketa (gozamen ergel?)

zerorajasoa 1456153905845 hitzperimentu bat osasunguran | 2010-07-05 05:07
5

Zera dio topatu beharreko palindromoak:
Nik pipatzen dut (gozamen ergela ote?) birika ez nagiekin.

3 4 (6 3?) 5 2 10

Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.

PS:
Ospitale psikiatrikoan asko erretzen da. Gogoratzen dut, nire lehendabiziko egonaldian, maniaren goren-gorenean, "objetivo: cáncer de pulmón!" kantatzen nuela zigarro batetik bestera. Eta egurra ikutu gabe. Birika bete ke harrotu eta patuari burla egitea gauza alua da, gero. Hamabi urte pasa dira eta erretzen jarraitzen dut, baina, harrokeria hura etsipena izatera pasa da. Lagako banu ere, kaltea jada egina legokeela pentsatzen dut. Yonki bat naiz, eta zer. Gainera, ERRE palindromoa da. Problema bat daukat.

Jebia ez da biolentzia

Jebia ez da biolentzia 2010-07-05 10:30 #1

Nik erre (plazer ote?) ketor ez alperrekin

ketor pentsatu dut, betor orzuelo da eta...

ropozipiopo

ropozipiopo 2010-07-05 13:53 #2

PS // Gomendio palindromikoa:

Ez erre, ze...

Infernuko karboia

Infernuko karboia 2010-07-05 14:25 #3

Beno, birika hori erreta badau, hau posiblea da:

Nik erre (plazer ala?) galar ez alperrekin

iosu

iosu 2010-07-09 13:58 #4

NIK ERRE ( PLAZER ALU? ) BULAR EZ ALPERREKIN.

sukram

sukram 2010-07-12 00:41 #5

Iosurentzat hamar puztarri. Plazer alua, bai. Rozio, bihar lagako dut, edo etzi. Jebi kabroia, gertu ibili zara, izenez hainbeste aldatzen baduzu "txinatuko" zara. Hurrengo ariketa, asteartean. Ondo izan, klan.

Utzi iruzkina: