Palindromo ariketa (odolzalearena)
Amaitu dira oporrak. Ongi etorria palindromo ariketa berrietara. Pasa aurrera. Etxean zaude. Txunditzeko ala aspertzeko eskubide osoa duzu. Ez ahaztu bisita liburuan zure mezua lagatzea.
Palindromo odoltsua da hurrengoa:
Nahasmen moduan, izua. (Odolzalearen desira, han).
7 7, 5. (11 6, 3).
Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
PS:
Sarraski batekin ikasturte berriari hasiera ematea ez dakit egokia den. Palindromoak, baina, bihurriak dira. Mezu apetatsuak sortzen ditu ispilu joko honek. Eta simetriaren lege hertsietan berbekin jolastera ausartzen den orok badaki OKELA BALEKO dela eta IZUA ERE AUZI. Problemarik gabe.
Iruzkinak
Jatsu Argarate 2010-08-30 22:18 #1
Yuhuu denboraldi berri bat!!

NAHASTE MANERAN, IKARA (HARAKINAREN AMETSA, HAN)

Julen 2010-08-31 08:45 #2
Nahaste maneran, ikara. (Harakinaren ametsa, han)

Pernan 2010-08-31 16:08 #3
Ederra kurtso hasieria, eta ederra marrazkia! Segi, iges!
sukram 2010-08-31 17:32 #4
Eskerrik asko, Pernan, marrazkiak egiten jarraituko dut ba ;-)
Ariketari erantzunak datorren igandean bistaratuko ditut, ohi bezala.

norman 2010-09-03 11:38 #5
Ia ba:
Nahaste maneran, ikara. (Harakinaren ametsa, han)
Kurtsoa hasteko oso ona, eta oso aproposa dabiltzan garaiotan!
Muaka muaka
sukram 2010-09-05 15:09 #6
NAHASTE MANERAN, IKARA. (HARAKINAREN AMETSA, HAN).
Erreza, ezta? Tira, ea biharkoak lan gehiago ematen dizuen.
Sukram.

Utzi iruzkina: