"Tolosa Beantatuz", alegia, bintatuz, pintatuz, bean=babarruna, Tolosako babarruna. Jode, kostatu zait harrapatzea, egunak. Laguntza behar izan dut (thanx Txarli), nik, neure burua hitz-jokalari handitzat daukan honek, jeje. Enfin.Total, Tolosako GKo Gallery-ak mural eta grafitti lehiaketa antolatu duela eta han izan naiz neure hitz-joko eta mamutxoekin. Sua zen gaia, eta nik sprayak erabili ditut. Argazki montajean ikusi dezakezuena izan da nere aportazioa lehiaketari. Saririk ez dut lortu, baina ondo pasatu dut, Kle etorri da Ermutik argazkiak ateratzera, @bedaio3000 ezagutu dut (astohitz...
Horra egia: Nire hitzetan ez da gezurra baino.
Hemen gaude berriro, palindromoaren bila, eta gurekin... Altzürüküko kantaria ere, bere tramankulu estimatuek lagunduta.Bai, hala dio eta palindromoak: 4 6 3, 4 10Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
Xavi Torres katalana eta Pablo Nemirovsky argentinarraren elkarrizketa palindromiko hau azken aldian palindromogintzan egin den lanik dibertigarriena iruditzen zait. Orain liburu gisa aurkeztu da. Irudian klik eginez on-line irakurri ahal da LibroVirtual.org webgunean. Irakurle gisa izena eman besterik ez da egin behar.Liburuaren aurkezpen testua uzten dizuet Bar Arab tabernatik pasatzeko gonbidapen gisa:"Diálogo palindrómico. Desde hace ya varias eternidades, quien pasa por la puerta del Bar Arab, en el centro de Palindrópolis, puede vislumbrar en una de las mesas del fondo, frente al g...
Nire lagun Osoro, izan, oso-osoa bada, baina, egon, ez omen dago oso-osorik. Horrela kexatu zait: "Ai, osasuna baneuka... aldarte onean, emankor, bete..."Hurrengo palindromo ezkutuarekin deskribatu daiteke eszena:6: "5, 2, 7 4... 7, 7, 3..."Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
Palindromoak idaztea zer da, palindromoak sortzea ala aurkitzea?Non dago autorearen marka? Idazleak esan nahi duena esaten du ala simetriaren arau hertsiak eskatzen diona?Programa egoki bat izan ezkero, hiztegia sartu eta konbinazio simetriko posible guztiak lor genitzake. Palindromo guztiak klik batean.Ni, palindromo bat idazten ari naizenean ez nau asetzen edozein emaitza simetrikok. Neurea bilatzen dut, halakorik bada. Eta idazten ditudan palindromoetan neure burua dakusat. Programa horrekin palindromo guztiak lortuko nituzke, baina berdin aritu beharko nintzateke zerrenda infinitu horr...
Tximinook ere hausnartu egiten, berbari berba lotu, eta nahiz eta, adibidez, aditz laguntzaileak jan, palindromotan ere ausartzen. Gaur, esaterako, nire lagun Nazabali zera esan: Beharbada nik, gozo eta alai, pentsamendu ateo sendoa sortu berbekin buruan.Horixe bota nik Nazabali, palindromo honekin:7, 5 3, 4, 5, 7 4 7 8 3 9.Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
Gaur galdera bat daukagu, palindromo ezkutuak erantzungo diguna. Noski, palindromoa osatu beharra dago zeri buruz ari den argitzeko. Izan fin eta on egin.Luze dihardute. Labur? Kasik maltzur: Zer dira?3 4 4. 4? 2 6: 8 4.Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
Ostrukak burua bezala, palindromo berri bat ezkutatu dizuet, berehala aterako duzuelakoan. Izan fin, eta on egin.Goiz euritsu hartan, irakasleak susmoa zuen ikasle helduberriek (bizkarroi blaitu haiek) ez ote zuten marihuana erre.Irudiko ostruka erakutsiz, hurrengo galdera bota zien, ironiaz: -6 7, 7 2 8 4 7?(Ea ostruka zen hango itsu bakarra, alegia)Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
Kontuz, piztiarentzatfereka oroziria baita
2007ko abuztuan hasi zen blog honen abentura. 2011ko martxoaren bukaera honetan laga egingo dut eta http://zerorajasoa.com blog berrira salto egin. Artxibo ederra geratzen da hemen, palindromo ariketak eta bestelako hitzperimentuak. Blog berrian ikusiko dugu elkar. Eskerrik asko. _________________ MarkosGimenoVesga
-Ze poloniar opel zuri duzu, Ana?-Ia nauzu diruz leporaino, Lopez.:)
-ze poloniar opel zuri duzu, ana?-ia nauzu diruz leporaino, lopez.
Hau erreztxoagoa zen: Ze Poloniar Opel zuri duzu Ana? Ia nauzu diruz leporaino, Lopez
- Ze Poloniar Opel zuri duzu, Ana? - Ia nauzu diruz leporaino, Lopez.