Suan Joanak

zerorajasoa 1456153905845 hitzperimentu bat osasunguran | 2010-06-19 20:50



"Tolosa Beantatuz", alegia, bintatuz, pintatuz, bean=babarruna, Tolosako babarruna. Jode, kostatu zait harrapatzea, egunak. Laguntza behar izan dut (thanx Txarli), nik, neure burua hitz-jokalari handitzat daukan honek, jeje. Enfin.
Total, Tolosako GKo Gallery-ak mural eta grafitti lehiaketa antolatu duela eta han izan naiz neure hitz-joko eta mamutxoekin. Sua zen gaia, eta nik sprayak erabili ditut. Argazki montajean ikusi dezakezuena izan da nere aportazioa lehiaketari. Saririk ez dut lortu, baina ondo pasatu dut, Kle etorri da Ermutik argazkiak ateratzera, @bedaio3000 ezagutu dut (astohitza kamiseta erosi dit!), eta bost liburu (euro banatan) eraman ditut Triangelu plazako postu batetik. Etxera bueltan euria jotafuego hasi da eta afaltzera gonbidatu nau lagunmin batek. Euriaren arabera, Doctor Deseo ikusiko dugu Untzagan ala "Inglourious Basterds" sofan botata.
¿Qué más se puede pedir?


Utzi iruzkina: