Ermuan ez omen gara harroak, Egoa asfalto azpian baitaukagu.Horregatik, arraroa da hurrengo palindromoak ermuar batez hitzegitea, Ni biderkatu bati buruz ari baita: 1, 3! 5 3 5.(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen.)
Ainarak, bere ernegaldietan, ihes egiten du urrutira. Hurrengo palindromoak dioenez, muturgo bizi batek hartu du Ainara, eta Afrika aldean omen da jada.6, 7, 7 2.(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen.)
Nazioarteko I. Kongresu Palindromikoak sorturiko ekarpen interesgarriena, duda barik, ReveR mugimenduaren sorrera izan da.Mugimendu literario palindromiko lez aurkezten du bere burua eta bloga hemen dago, palindromoekin zer egin daitekeenaren erakusle.
Ane, morenahemen uda dun, emehan, eromena
"Jeans" praka hauek, apurtu egiten dute baita buru barneko ekilibrioa ere. Hala dio palindromoak, behinik behin:3, 8 4 4 7 5 4(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen.)
Elkarrizketa palindromikoa, topatu beharrekoa. Bi lagun. Bata Huelvako herririk famatuenean egiten duen giroaz ari da, eta bestea, harrituta, laguna ultraultraeskuindar bihurtu delakoan.-5 4.-2 3 4?!(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen. Palindromoa bat da, bost hitzekoa.)
Hauxe da aurtengo San Fermin jaietarako aurkeztu nuen kartela. Ez nintzen erabat pozik geratu, gehiago landu nezakeela pentsatzen bainuen, batez ere marrazkia. Hala ere, aurkeztu nuen, "por si suena la flauta", eta ez, txirulak ez du jo.Hemen ikus daitezke aurresailkatutakoak, eta iruñarra bazara, botoa emateko aukera ere badaukazu.
Rafael Ojeda Rojasek bere autobiografia prest du, euskaraz, liburu azokan aurkezteko. Kritikariei, adeitsu egoteko eskatzen die hurrengo palindromoak:"2, 6" 2 9. 9 3!(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen)
Atzo Euskadi Irratian elkarrizketatu ninduten. Entzun hemen.
Nemok ogia egiten du eta Sara bere laguna da. Dirudienez, deabruaren gurtzaile dira biak. Hala dio palindromoak behinik behin:4 5 2 4 8 4(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen)
2007ko abuztuan hasi zen blog honen abentura. 2011ko martxoaren bukaera honetan laga egingo dut eta http://zerorajasoa.com blog berrira salto egin. Artxibo ederra geratzen da hemen, palindromo ariketak eta bestelako hitzperimentuak. Blog berrian ikusiko dugu elkar. Eskerrik asko. _________________ MarkosGimenoVesga
-Ze poloniar opel zuri duzu, Ana?-Ia nauzu diruz leporaino, Lopez.:)
-ze poloniar opel zuri duzu, ana?-ia nauzu diruz leporaino, lopez.
Hau erreztxoagoa zen: Ze Poloniar Opel zuri duzu Ana? Ia nauzu diruz leporaino, Lopez
- Ze Poloniar Opel zuri duzu, Ana? - Ia nauzu diruz leporaino, Lopez.