kontrairakurketa

zerorajasoa 1456153905845 hitzperimentu bat osasunguran | 2007-09-20 23:54

kontrakoa dirudien arren, palindromoek, bestelako berbek ez bezala, irakurketa bakarra dute.
ac-dc taldearen kantuek, alderantziz entzunez gero, mezu satanikoak omen zituzten, hala ikasi nuen nik.
abba taldearekin ez da hori ematen, abba palindromoa baita, eta kantuak ere simetrikoak dituzte, atzeraka entzun eta frogatu besterik ez duzue.
beraz, eta bigarren zerbeza hau lekuko, sententzia botako dut:
mezu palindromikoak egiazkoagoak dira, kontrairakurketan ez baitute kontraesanik, edonondik begiratuta, egia bera diote, egia berdaderoa beraz.
adibidez:
ONA SARRI BIRRA, SANO


Utzi iruzkina: