Aspaldi nengoen bultzada berri bat ematea nire ezagutzari. Asko bilatu eta gero, nik uste devemeber egingo dudala: hau da, abendu osoan garatu egunero ordu bat, kosta ahala kosta. Azkenengo urteotan burubelarri egon naiz web garatzen. Beraz, nire apostua izango da C ikastea, berriz, eta teknika defensibo berriekin. Horretarako Learn C the hard way liburua irakurri eta bertan dauden ariketak egingo ditut. Blog hau erabiliko dut nire aurrerapenak jartzeko. Ikusikogu ea zertan geratzen den guzti hau. Ondo lo egiten ez duten bi ume edukita, ez baita hain erreza. Animoak beharko ditut, eh? &...
Gaur egungo produktuetan ezaugarriak dira helburu: kontsumitzaile bezala eskatzen ditugu, eta langile bezala gure esfortzuak bertara bideratu behar dugu: ahalik eta ezaugarri gehiago egitea denbora epe laburretan. Urte batzuk daramat garatzaile bezala, eta zenbait arlo ezberdinetatik pasatu nahiz, web garatzailea izan dela denbora gehien egin dudana. Bestalde software librearekiko harremana eduki dut, eta pasatu naizen lanpostu guztietatik, nola edo hala, software librea erabiltzen saiatu naiz. Nire produktibitatea hobetu nahiean beti nabil nire tresnak berriztatzen: ateratzen...
Azken egunotan iruzkin asko ikusi dut nire Twiterreko kontuan Tribual aplikazioari buruz. CodeSyntaxek garatua, alegia. Biba zuek! Gauza da deskagatzerakoan doan dela ikusi dut, eta instalatzerakoan bakarrik nire identitatea ikusteko baimena eskatzen zuen. Honek guztiz harritu nau. Arraroa baita aplikazio bat doan izatea eta guztiz doan izatea. Normalean, doan bada, baimen asko eskatzen baitute. Hau da, ez dizugu zuri zuzenean kargurik egiten, baina bestaldetik aterako dute garatzaileek dirua zurekin: zure datuak salduz, edota aplikazio barruan erosteko eskaintzarik egin, edo iragarkiak era...
Berri txarra datorkigu PlayStation 3 daukagunontzat, Folding@home proiektua kenduko baitute PS3tik.PS3en barruan bageneukan Life with Playstation (bizitza PlayStationekin) izeneko software bat. Eguraldia eta pare bat gauza gehiago egin ahal zenituen horrekin. Interes handirik ez jolastea bazeneukan gustoko.Dena den, software honen barruan bezegoen (kenduta dagoeneko) folding@home proiektuaren softwarea. Software honekin gure PlayStation 3ren potentzia jartzen genuen Standfordeko software ikertzailearentzat. Proteinen estruktura sortzeak konputazio kantitate handia behar du, eta horregatik S...
Aspaldiko! Orain dela urte batzu iPod Classic ekarri zidaten estatu batuetatik. Bere momentuan erosketa ona zen (80GBtako mp3 eramangarria). Baina nire pozak azkar egin zuen hanka. Azken finean, Appleren ezein gauza erabili nahi izan ezkero, iTunes erabili behar. Eta oso denbora gutxian kokoteraino bukatu, eta disko gogor gixa erabili izan dut azken aldi hontan. Frikia izanda, aspaldi nengoen interneten bila ea inork zeozer librea garatu zuen nire iPodarentzat. Luzaro egon naiz leku askotan ikusten nola ezinezkoa zen 6. generazioko iPodetan ezer instalatu. Hona hemen argazki bat: Eta ...
Aspaldi ez nuela inolako idatzirik botatzen hemendik. Denetarik egin dut lan kontuetan, eta aspaldi egin behar nuen zeozer astear nago.Teknologiari buruz idatzi, alegia. Eta hori egiten saiatuko naiz, euskaraz eta teknologiari buruz, blog batzuk dauden arren, eta jende oso prestatua idatziak gainera, saiatuko naiz nire kutsuarekin idazten.Post batzu oso teknologikoak izango dira, beste batzu iritzia emoteko... Ea zer irteten den. Nagusiki niretzat egiten baitut.Eta beti bezala, software libreari buruz.
Azaroak 27 Europako Vovinam txapelketa ospatu zen Puerto de la Cruz, Tenerifen. Bertan europako bederatzi herri ezberdinetako partaide egon ginen, hamasei kategoria ezberdinetan bananduta.Sailkapen honetan bi multzo handi egin daitezke, alde batetik burruka, eta bestetik teknika erakusketa txapelketa. Vovinam Euskaditik bi partaide baino ez ginen joan: Iñigo Bustos eta ni, biok bilboko Sport Gymgimnasiotik. Iñigo bi kategoriatara hautatua izan zen, Tinh Hoa Luong Nghi Kiem Phap (hau da, Sablearekin erakusketa), Thap Tu Quyen (lehenengo hamar tekniketako erskusketa). Nire partetik Thap The ...
Azkenaldian banengoen aplikazio txiki bat egiten Google Waven lagun batekin. Gaur enteratzen naiz Googlek Wave garatzerari utziko diola. Denborarik ez zion eman Googlek Waveri kaleratzeko, eta hurrengo mendeko emaila bilakatu zedin.Oraintxe bertan amorrua da nagusi, baina Software Libreari esker, beste aukerarik badago munduan. Astiroago garatzen ari dena, baina garatzen dijoa, apurka apurka.Beraz, ongi etorri pygowave.PD: Informazio gehiago nire gaztelerazko blogean.
Googlek bere sistema eragile berria aurkeztu zuen atzo: Chromium OS. Honek ez du esan nahi Windows, Linux, Mac eta abarren merkatuan sartuko direla, ez. Sistema eragile honek beste idea baten datza: gure ordenagailuan ez da ezer gordetzen, zeren gure datu guztiak interneten daude. Hodeian (Cloud ingelesez), alegia.Pribatasunari buruz asko esan genezake, baina gaur segurtasunari buruz hitz egingo dut, bertan bainago buru-belarri.Alde batetik, ordenagailu tradizional bat abiarazterakoan, prestakuntza asko egiten ditu sistema eragileak, orain dela 30 urteko abiasistema berdina partxeatuta erab...
Tabakalera eraikinean gipuzkoa2.0 deritzon ekitaldiren barruan entzun ahal izan dut Cory doctorow blogari ospetsua. Coryk BoingBoing izeneko blog ospetsua dauka, eta nolabait kontatu digu oro har, bere esperientzia blogari gisa. Berez, BoingBoing fanzine bat zen (aldizkari amateur bat) eta bloga bihurtu zelarik ikaragarrizko zabalkuntza eduki du.Batipat bere aholkuak SEO arloan joan dira, hau da zer jarri behar duzun blogean (eta nola) bilatzaileetan ahalik eta aurrena irtetzeko. Bilatzaileetan zenbat eta aurrenen agertu, orduan eta bisita gehiago edukiko du zure blogak. Teknika hauetan, ez...