Chrome OS eta segurtasuna

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2009-11-20 09:11

Googlek bere sistema eragile berria aurkeztu zuen atzo: Chromium OS. Honek ez du esan nahi Windows, Linux, Mac eta abarren merkatuan sartuko direla, ez. Sistema eragile honek beste idea baten datza: gure ordenagailuan ez da ezer gordetzen, zeren gure datu guztiak interneten daude. Hodeian (Cloud ingelesez), alegia.

Pribatasunari buruz asko esan genezake, baina gaur segurtasunari buruz hitz egingo dut, bertan bainago buru-belarri.

Alde batetik, ordenagailu tradizional bat abiarazterakoan, prestakuntza asko egiten ditu sistema eragileak, orain dela 30 urteko abiasistema berdina partxeatuta erabiltzen baitugu. Hau asko sinplifikatu dute, nukleoaren gainean nabigatzaile bat abiarazten delako.

Honi esker mikrogune sinple batean jorratzen da segurtasun gako guztia. Mikrogune honi aztarna digitala ateratzen diogu, eta inoiz ikusiko bagenu aldaketarik jakingo genuke gure sistema larriandian egongo litzatekeela.

Eguneratze prosezuan ere sartu dira, segurtasun eremu batean ezartzen dira eguneraketa horiek - gure sistema ukitu barik -, eta behin ikusita berezko eguneraketa dela, gure sisteman aplikatzen da.

Hauek dira, besteak beste, Chromium OSren segurtasun oinarriak. Hori bai, jakin behar da Sistema eragile honekin nabigatzeaz gain, ezin dugula besterik egin.

Pozik nago gure Segurtasun taldean bertan ari garelako lanean aztarna digitala abiatzerakoan erabilita, baina ordenagailuetaz gain, sensoreetan eta bestelakoetan ere. Gure ikuspuntua, beraz, ez dago hain urrun googleren mutilengandik, eta hauek munduko honenetarikoak dauzkate. Guretzat garaipen bat da, ikertzen ari garena, inplementatu dutelako :-)


Utzi iruzkina: