Kategoria: cloud
Googlek bere sistema eragile berria aurkeztu zuen atzo: Chromium OS. Honek ez du esan nahi Windows, Linux, Mac eta abarren merkatuan sartuko direla, ez. Sistema eragile honek beste idea baten datza: gure ordenagailuan ez da ezer gordetzen, zeren gure datu guztiak interneten daude. Hodeian (Cloud ingelesez), alegia.Pribatasunari buruz asko esan genezake, baina gaur segurtasunari buruz hitz egingo dut, bertan bainago buru-belarri.Alde batetik, ordenagailu tradizional bat abiarazterakoan, prestakuntza asko egiten ditu sistema eragileak, orain dela 30 urteko abiasistema berdina partxeatuta erab...