Vovinameko Europa Txapelketa 2010

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2010-12-10 13:49

Azaroak 27 Europako Vovinam txapelketa ospatu zen Puerto de la Cruz, Tenerifen. Bertan europako bederatzi herri ezberdinetako partaide egon ginen, hamasei kategoria ezberdinetan bananduta.

Sailkapen honetan bi multzo handi egin daitezke, alde batetik burruka, eta bestetik teknika erakusketa txapelketa. Vovinam Euskaditik bi partaide baino ez ginen joan: Iñigo Bustos eta ni, biok bilboko Sport Gymgimnasiotik.

Iñigo eta Txus Tenerifen
Iñigo bi kategoriatara hautatua izan zen, Tinh Hoa Luong Nghi Kiem Phap (hau da, Sablearekin erakusketa), Thap Tu Quyen (lehenengo hamar tekniketako erskusketa). Nire partetik Thap The Bat Thuc Quyen (teknika aurreratuen erakusketa)-ra baino ez nuen nire burua aurkeztu.

Emaitza ez zen beste txapelketetakoa bezain arrakastatsua izan, esku hutsik bueltatu baiginen. Gure alde ere esan dezakegu baja pare bat izan genituela, oso inportanteak gure talderako.

Esperientzia oso ona izan zen. Biontzat lehen txapelketa zen, eta bertako giroa lehendabiziz arnastu genuen. Bi momentu azpimarratuko nituzke: irten aurreko hamar segundu horiek (tentsioz gainezka), eta behin ja sartuta erakusketan burua huts jartzearen sentsazioa.

Astebete baino gehiago egin genuen Tenerifen, zeren txapelketaz aparte, azterketak egon zurelako. Iñigo aurkeztu zen gerriko beltzarako eta ondo gainditu gainera. Soberan prestatuta joan zen. Nik burrukan eta lurreko burruka kodifikatuan (Vat deritzona vietnamieraz) lagundu nion, bere pozaren zatitxu bat elkar hartuz ;-)

Hurrengo hiru egunetan Nguyen Van Chieu (Vovinameko irakaslerik gorenena)-ren ikastaro internazionala eduki genuen, non ikasi genuen Hac Quyen (flamenkoaren forma edo Quyen) eta zoruko burruka kodifikatuaren teknika aurreratuenak, beraz, zailenak.

Otsailak 2012 izango da hurrengo txapelketa Milanon eta bertara prestatzeko asmoa dut datorren urtean.

Indartsua izan, erabilgarria izateko! :-)


Utzi iruzkina: