Zero.Bat

Ez da bipuntuzero bloga

Devember 11. eguna

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2018-12-24 01:15

Gaur ezer gutxi, egia esateko. Hasi naiz saioa jartzen snippetak C lengoaiarako, eta amaitu dut clang_complete pluginarekin salseatzen. Zoezer egiten ari naiz txarto, zeren ez dizkit automatikoki sartzen snippetak. Gaurko saioa amaitzerakoan ikusi dut YouCompleteMe. Agian bihar emango diot beste begiradatxo bat. Eta ikusten ari naiz fokua galdu dudala, vimen gehiagu sakonduz, eta C, alde batera utziz. Asko gehiago ezer eskatu, aste osoan etxeko lautik, hiruk gaixo izan dira eta.    


Devember 10. eguna

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2018-12-18 00:16

Gaur egun produktiboa: Vim editorconfig configuratu dut hasi naiz cmocka izeneko unit testing arekin salseatzen. Itxura ona, naiz eta oraindik headerrak ez dakit non utzi dizkidan aptk Kodigoa pixkat txukundu, src, bin eta halako direktorioak egiten Nituen scriptak ere eguneratu ruta horiekin Ea bihar kapaz naizen headerrak gehitzen gcc konpilatzerakoan. Primeran pasatzen ari naiz :D


Devember 9. eguna

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2018-12-17 00:42

Gaur vim tuneatzen egon naiz: C lengoaian nahi nuen autofix zeozer bat ezarri, baina ez da hain erraza, antza. ALEk ez du puntu ta comak ezartzen, eta cosco frogatu eta gero, hau itxi gabe geratzen zait. clang-format erabiltzen dut, baina antza ez dit funtzionatzen, hortik galdetuko dut. Airline frogatu ere egin dut, baina konfiguratu bez. Ea zenbat erabiltzen dudan. C lenguaiaren puntutik, ezer gutxi: pare bat froga gehiago autocompilera egiteko (eginda), baina autoexekutatzekotan kale egin dut. Egia esateko ez diot denbora gehiago emango, forkak etabar ikusteko.


Devember 8. eguna

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2018-12-14 00:40

Gaur C lengoaian ezer gutxi aurrera, getchar eta halakoekin salseatzen. Bestalde, inotify-rekin ibili naiz gauzak egiten, konpilazio automatikoak egiteko fitxategi berri bat egertzen denean. Zeozer gehiago egin beharko, fork bat edo, zeren oraintxe bertan ez doakit nahi bezala. Bihar gehiago  


Devember 7. eguna

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2018-12-13 00:25

Atzo egun berezia izan zen eta ez zen berririk egon kodeari buruz. Tira, ez da hain garrantsitsua. Gaur input/outputekin hasi, eta egun batzu neraman script bat egiteko zai, konpilatzeko. Makefileak itxaron beharko du, ez dut nahi gehiago atzeratu. Nahiko atzeratu naizenez, ja. Bestalde vi tuneatzen nabilela, nerdcommenter gehitu dut, eta Leading key aldatu ere, nire gustokoa jartzera. Uste baino astiroago noa, baina gauza da heltzea, ezta? Presa barik noa, bidaia gozatuz. Berriz Blogeatzearekin gozatu  ere.


Devember 6. eguna

1
zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2018-12-09 23:34

Gaur gauzak berriz ikusteko eguna izan da. Badirudi erabiltzen ari nintzen liburua "Learn C the hard way", ez da oso gomendagarria, gauza asko kanpoan uzten baititu, eta beste batzuk ez ditu ondo adierazten. Hona hemen azalpen gehiago (ingelesez). Bestalde, vi erabiltzeari bueltatu naiz, eta aldez aurretik egiten nituen gauzak, berriz ikusi. Ba gaur, vim-plug erabiltzen ari naiz. Momentuz, autoclose eta ale (linter) baino ez diot jarri dizkiot. Denborarekin gero eta gauza gehiago jarriko diot. Baina heldu berri bat bezala harut nahi dut. Errepositorioan, zegoen iturburu guztia old ataler...


Devember 5. eguna

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2018-12-08 23:36

Gaur switch, while eta for. Erreza. Gdb salseatzen ere egon naiz. Benetan ikusgaria (debug simboloekin konpilatu ezkero) Bestalde, lo egiten ez duten umeek strike back


Devember 4. eguna

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2018-12-07 23:39

Gaur batipat gdbrena birpasatu. Zenbait operadoreen oinarriak eta non eta nola formateatu. Ezetz dirudi, baina egunetik egunera gauza gehiago daude eta aurrekoak birpasatu ordez, bereganatu behar dituzu. Logurea etsai gupidakabea da. Eta gaur, irabazi du zZzZzZ


Devember 3. eguna

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2018-12-06 23:45

Olentzeroren etxean egun osoa pasa eta gero, hemen nago berriz, egunean ordubete emanez programatzen. Gaur oso nekatuta hasi, baina gora egin dut. Eskerrrak. Jarraitzen ari naiz liburua: oraingo honetan proposatzen du sintaxia, tokenak, eta estruktura logikoak buruz ikastea. Gnome notekin jarri dut markadore bat, bihar bueltatzeko, birpasatzeko. Egia esateko pixkat ganoragabekeria ikusten dut, baina tipoak esaten du buelta bat ematea, eta ikastea buruz. Behintzat continue, union, eta pare bat gauza gehiago zer diren ikasi dut gaur. Bitartean gdbrekin lan pixkat egin (banuen gura hau ikast...


Devember 2. eguna

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2018-12-06 01:08

Aurreko sarreran jarri nuen bezala, lehenengo eguna, kale. Bigarren honetan Makefileekin, eta oinarrizko konpiladore gauzekin ari naiz. Berriz ere vim erabiltzera bueltatu naiz. Pixkat txukundu behar dut nire gustora uzteko, baina tira, apurka apurka. Egia esateko, liburu hau jarraitzea nahiko ondo dago, txanda txikiak eigteko egunero. Ezjakintasun hau benetan zirrara zortarazten dit. Portzierto git repositorio bat sortu dut berton gauzak uzteko.