Zero.Bat

Ez da bipuntuzero bloga

A-8a egunero hartzen dudanetik (badira 9 hile jada), gaur izan da obretako tramo bati lehen aldiz seinale puta hau kendu diotela.   Etadenbora aurrezten da, bai. ;-)


Gaur bulegoan saiatu gara arazo bat konpontzen. Apur bat konplexua. Dena den, telekomunikazio enpresa bat izanda, espero duzu posible izatea teknikoren batekin hitzegitea.Baina Mari aurkitzea baino zailagoa da telefonikaren tekniko bat aurkitzea.Teknikoentzat: nahi dugu gure IP finko publikoa dinamikoa izan dadin. Esan digute 192.168.1.1 bada aldatu genezakeela. Edo informatikari bati deitzeko. 11 informatikari gaude enpresan...Ez dakit zer nolako betebeharrak behar diren CMTak lizentzia bat emateko, baina farregarria da bezeroari ematen dioten arreta.Hain garesti al dira teknikoak? Sineste...


Azkenengo bidaia egin nuenean, penintsula osoa zeharkatu genuen kotxe berriarekin. Mila ta piko kilometro egin genuen egun berean.Gure lana pixka bat errazagoa izan zedin, kotxearen abiadura kontrol sistema erabili genuen. Lege barruan dagoen 132km/o jarri eta berak bakarrik egiten zuen dena: balaztatu, azeleratu, etabar.Bi gauza ikusi nituen bidaiaren bukaeran: alde batetik kontsumoa gora egin zuen. Nik uste a posteriori erreakzionatzen duelako. Behin sailtasuna edo egoera aldaketa egon, orduan jokatzen du.Bestalde, segurtasun neurri bezala ondo dago (gaztelako zuzenak egiterakoan ez zoaz ...


Bueltan

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2007-10-01 08:58

8 ordu egunero, 200tapiku egunotan. Gure lanpostua, gure erantzunkizuna. Jendea hiriz aldatzen da hau dela eta, bikoteak desegin , besteak egin ere. Kotxea erostarazi, ta kreditua eskatzera ere, denetarik.Egunerotasunera ohitzean, nere buruari galdetzen diot oporrak ez al diren gure ume moduko asmaketa egia bihurtua.Ba al dago zeozer erosoagorik erlojurik gabe bizitzea?tagzaniapasteGurasoen etxetxoa map - Tagzania


Holofonia

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2007-09-18 10:00

Hara non entzuten dudan lehenbizi aurikular normal batzukin hiru dimentsiotako soinua. Ezer ez da behar. Askotan bezala, kodek miragarri batek sartzen dio ziria gure burmuinari.Entzuteko berri hontan sartu egin behar.Eta ez ahaztu aurikularrak jartzea! Alatabozak ez dute balio


Vovinam viet vo dao

1
zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2007-09-14 12:54

Vovinam vieto vo dao vietnameko arte martziala da. Brasildarrei capoeira doakie, taiwanarrei taekwondo... vietnamen vovinam da beraien arte martziala.Beste arte martzialetan ez naiz aditua, baina ikusi bai egin dut, asko gainera. Vovinam definitzeko, aditu batek esan zuen: tarta handiegia da haginkada batekin baino daztatu ahal zateko.Berez denetarik dauka: distantzia motza, luzea, lurreko borroka, armak (sable, alabarda, makila, labanak)... Edozerrekin nahi duzula aritu, edo trebeagoa zarela,  vovinam-ek han dauka zuretzako arlo aproposa.Dena den, naiz eta konplikatua eman, oso gorput...


Wii-a buru

1
zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2007-09-12 08:45

Gauzak ondo egitearen emaitza: Nintendo izan da next-gen esan nahi zenean grafiko ta soinu hobeak baino ez direla ulertu duen konpainia bakarra.Nire esperientzia Wiiarekin: apenas pizten dudala, bestela orduak eta orduak pasazten dira nahigabe. Eta askotan izerditan blai geratzeko arriskuarekin.PS3a hain atzera dago ezen XBOXa baino urte bat beranduago irten baitzen. Ea gabonetako kanpainak zer esaten duen.


Internet-en etorkizuna

1
zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2007-09-11 17:58

HTML fitxategi estatikoak eskegitzeko baino ez zen balio internet orain dela ez hainbeste denbora. Testu hutsa baino ez zen jarri. Azkenengo boladan mutimedia ere jartzen zitzaion, eta honez geroztik, herritartu zen internet. Interneteko erabiltzaileek pasiboak ziren. Datuak jaso baino ez zuten egiten.Orain web2.0 deritzonarekin edonork, nahiz eta ezaguera teknikorik ez eduki, jar ditzake bere pentsaerak, argazkiak, etab. Egoera pasibo batetik beste batera mugitu gara, non edonork dauka ezer esaterik. Baina web2.0 ez da gaitasun hori bakarrik (bere AJAX puskarekin).Web2.0 deritzona harago d...


Nora joan

1
zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2007-09-10 12:04

Oraindik eguraldi ona egiten duenez, lan ostean nora joan erabakitzeko erarik onena: Gorlizko Webcam-aPS: Antza, Gorlizeko weba Plonen eginda dago


Setlang=eu

5
zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2007-09-10 10:43

Aupa euskal blogosfera! Beste geek baten bloga. Beti bezala, ideia pila buruan, denbora gutxi eta nire euskara idatzia hobetzeko aitzaki berri bat. Printzipioz, denetarik egongo da hemen, kirolak, gauza geekak, etabar. Ea proiektu luzea bihurtzen den. Baina hori, denborak baino ez du esango