Ez-jokuak
Bideojolasen munduan bi erabiltzaile multzo ezberdin daude.
Alde batetik betidanik jolasten dutenek, eta joku luzeak, konplikatuak eta gidoi luzeekin gustatzen zaienak. Hauei ingelesez hardcore gamers esaten zaie. Bataz beste hogeitapiko urtetako gizonezkoak dira eta zenbait urte daramate bideojolasekin.
Bestalde, multzo berri bat sortzen ari da casual gamers deritzona. Hauei gustatzen zaie aisialdi momentu baten, eta buruari atseden pixkat emateko, denboratxo bat ematea joku ez oso konplikatu batean, apenas gidoi barik eta guztiz intuitiboak. Mahai jolasetan bezala zortzi eta laurogei urteko pertsonak dira.
Bigarren multzo honetan daudenentzat ez-jolas berriak sortzen ari dira, eta batzuk oso entretenigarriak, eta gainera onak osasunerako: English training (ingelesa hobetzeko), Brain Training (kalkulu mentala eta arreta hobetzeko), Sight training (gure begiak entrenatzeko hobeto ikus dezaten)...
Baina ez pentsa dena training bezalako jokuak direla. Bestelakoak ere badaude: zirujau simuladoreak, sukaldari simuladoreak, txakur zaindariak...
Ezjolasak esaten diet azken finean ez daukatelako gidoirik, ezta helburu zehatzik ere (oraingo hontan ez dago talde terrorista bat atzetik 4. guda mundiala sortu nahian).
Argi daukat bigarren talde hontan egongo dela negoziorik handiena bideojolas industrian. Azken finean gero eta aisialdi gutxiago daukagu, eta gainera ondo pasatzeaz gain, burua ere zaintzen baduzu...
Gogoratzen naiz nire amak esaten zidanean hainbeste jolastegatik ergela geratuko nintzela. Eta orain berak egunero-egunero egiten ditu bere Brain Training ariketak etxekolanak balira bezala
Iruzkinak
Utzi iruzkina: