Nintendo sixty-fooooooour.... my dream!


Nahiz eta bideojolaszalea ez izan, begirazue hurrengo bidea...Harrituta nago bideo hau ikusi berri dudanean. Japonieraz dago, baina hemen ikusten da wii-arentzat aterako duten aldagailu berria. Gero esango didate Nintendo zalea naizela, baina hau da bideojolas berriztapena! Jolasteko baino balio ez duen makina da wii.


Ez-jokuak

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2007-12-07 13:23

Bideojolasen munduan bi erabiltzaile multzo ezberdin daude.Alde batetik betidanik jolasten dutenek, eta joku luzeak, konplikatuak eta gidoi luzeekin gustatzen zaienak. Hauei ingelesez hardcore gamers esaten zaie. Bataz beste hogeitapiko urtetako gizonezkoak dira eta zenbait urte daramate bideojolasekin.Bestalde, multzo berri bat sortzen ari da casual gamers deritzona. Hauei gustatzen zaie aisialdi momentu baten, eta buruari atseden pixkat emateko, denboratxo bat ematea joku ez oso konplikatu batean, apenas gidoi barik eta guztiz intuitiboak. Mahai jolasetan bezala zortzi eta laurogei urteko...