Google Wave frogatzen

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2009-07-20 10:25

Atzo arratsaldean, Google wave erabiltzeko eskatu nuen kontua aktibatu egin didate. Ikusi eta segiduan hasi nintzen jolasten. Hona hemen iritziak.



Nola izango litzateke e-posta gaur egun asmatu izango balitz?

Lehenengo eta behin, ez dakienarentzat, Google Wave izan nahi du posta elektronikoaren hurrengo pausua. Google wave (hemendik aurrera Wave) EZ da e-posta, EZ da txat bat, EZTA facebook, tuenti edo parekorik. Txat bezala erabili ahal da, baita email bezala, baita sare sozial bat balitz bezala. Horretarako eta askoz gehiagorako balio du.

Interneteko erabiltzaile aurreratua bazara ere, hasieran nahastuta ikusiko duzu zure burua. Itxura polita duen arren, zer demontre egiten dut orain? zenbait alditan galdetuko diozu zure buruari.

Pantaila nagusiak 3 alde ditu: ezkerreko framea, non ikusten duzu zure hasierako datuak eta kontaktuak. Erdikoa, wave guztiak ikusten den framea, eta eskubikoa, no ikusiko duzu wave bakoitzan zer pasatzen den. Idatzi, etabar bertan ere egin ahal izango duzu.

Lehenengo iritzia

Pare bat wave hasi ondoren, ikusi dut honen potentziala. Nahi duzuna egin dezakezu, bai online, eta bai offline moduan. Denetarik ikusi dut: mapa bat tageatu/aldatu bi pertsonen artean eta momentu berean, foro baten bezalako flameak (baina denbora erralean, askoz ikusgarriagoa dela), eta jendea txateatzen txorakeriei buruz.

Erabiltzaile bezala, oso pozik nago honek eman dezakeen potentziarekin, eta hainbat bot/gadget, etabar garatuko direlakoan nago.

Momentu hontan ere, wavetiqueta definitzen saiatzen ari dira zenbait erabiltzaileek, zeren komunikatzeko era berria denez, modalak ere adostu behar izango dira, waveekin lan egiterakoan kaos bat gerta ez dadin. Hau da, besteak beste, ikusi ahal duzun gaiak.

Eta gauza berri bat bezala, orduak eta orduak eman ahal dituzu pantaila aurrean waveak ikusten etabar.

Olatu bezala itzuliko zenukete euskarara?

Beste teknologi gauzak

Wave frogatzeko wave sandbok erabiltzen da, eta bezeroa HTML5an egina. hau da, Internet exporerrik erabili ezkero, kanpoan zaude: Chrome, Firefox, eta Safari onartzen baino ez du.

Bestalde, badago implementazio aske bat Djangon egina (plas plas plas) garatzaile batzuei esker. Iturria hemen.

Robotak, pluginak etabar, beste egunen batean...


Utzi iruzkina: