Nola erabili Linux makina bat Windows sare batean
Megakorp mundu osoa windows inbadituta dago. Osoa? Ez, badago erabiltzaile kopuru bat erasotzailearen aurka dabilela...
Nahiz eta txantxan hasi, badago era bat, izenburua dionez, windows sare batean linux erabiltzeko, nahiz eta zure makinan ez egon. Aukera asko daude, birtualizazioari esker, baina, zein aukera daukagu gure makinan posiblea ez bada horrelakorik?
Linuxen, sistema grafikoa bezero-zerbitzari bezala eginda dago. Eta posiblea da makina batek sistema osoa kudeatzea, eta beste batek eskaerak egitea. Berez, gure makina guztietan horrela da: bezeroa eta zerbitzaria makina berean daudela.
Zerbitzaria eta bezeroa XDMCP protokoloari esker hitz egiten dute, berdin diola zein sistema eragilean dagoen alde bakoitzak.
Ezaugarri honetaz baliatuta, eta Linux zerbitzaria dakarrenez, windowsentzat bezeroa instalatuz egon ahal gara gure windows zatarrean, baina makina linux baten aurka lan egin.
Windowsentzat eraibili dudan bezeroa Xming du izena.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: