Pribatasuna android aplikazioetan
Azken egunotan iruzkin asko ikusi dut nire Twiterreko kontuan Tribual aplikazioari buruz. CodeSyntaxek garatua, alegia. Biba zuek!
Gauza da deskagatzerakoan doan dela ikusi dut, eta instalatzerakoan bakarrik nire identitatea ikusteko baimena eskatzen zuen. Honek guztiz harritu nau. Arraroa baita aplikazio bat doan izatea eta guztiz doan izatea.
Normalean, doan bada, baimen asko eskatzen baitute. Hau da, ez dizugu zuri zuzenean kargurik egiten, baina bestaldetik aterako dute garatzaileek dirua zurekin: zure datuak salduz, edota aplikazio barruan erosteko eskaintzarik egin, edo iragarkiak erakutsi... Azken finean garatzaileek nolabait dirua jaso behar dute. Bai, harrigarria bada ere, informatikoen fakturak ez dira bazkariekin ordaintzen.
Orain nagoen lanean, mugikorrentzako teknologia garatzen dugu. Hau da, beste garatzaileentzako teknologia. Eta gu ere doan eskeintzen dugu beste garatzaileei. Bestalde, euren aplikazioek baimen asko eskatzen diote erabiltzaileari: alde batetik zerbitzu hobea eskeini nahi dugulako, eta hori ezin dugu egin erabilera datu barik: zenbat aldiz erabiltzen diren, noiz uzten diotenean ondo funtzionatzeari (android benetako ohiana da), edo zenbat jolas edo aplikazio argitaratzen diren gure teknologiarekin.
Azken finean gure behin behineko bezeroa ez da erabiltzailea, baizik eta beste garatzaileak (garatzaile handiak, hain zuzen ere).
Doan eskertzerakoan zerbitzu bat EULA izeneko kontratua sinatzen da erabiltzailea eta gure artean. Honekin ere ez nago %100 ados:
- Alde batetik baldintza legalak iakurrita ere, ezin ulertu
- Norarte egin ahal duzu nahi duzuna EULA batean sinatuta badago ere?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: