Proteina ikerketa PlayStation 3arekin akabo
Berri txarra datorkigu PlayStation 3 daukagunontzat, Folding@home proiektua kenduko baitute PS3tik.
PS3en barruan bageneukan Life with Playstation (bizitza PlayStationekin) izeneko software bat. Eguraldia eta pare bat gauza gehiago egin ahal zenituen horrekin. Interes handirik ez jolastea bazeneukan gustoko.
Dena den, software honen barruan bezegoen (kenduta dagoeneko) folding@home proiektuaren softwarea. Software honekin gure PlayStation 3ren potentzia jartzen genuen Standfordeko software ikertzailearentzat.
Proteinen estruktura sortzeak konputazio kantitate handia behar du, eta horregatik Sonyk jarri zuen guretzat software hori: nahi izan ezkero, ps3a piztu eta lanean jartzeko haien esanetara, hau da, molekulen estruktura asmatzeko. Astean behin edo, nire PS3a pizten nuen 3 ordu edo, haiek kalkulatu zezaten proteinen estruktura, etabar.
Eta beti bezala, lizentzien akordioak horrelakoak direla medio, ezer esan gabe, kendu dute. Ikerketarentzat berri txarra, benetan.
Dena den, eta nahi izanez gero komunitate zientifikoari fabore bat egin (eta luzaroan, zuri ere), software jaitsi ahal duzu zure Ubuntu, Windows edo Macarentzat.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: